Seinale txarrak

Seinale txarrak

Bi ezbeharrek agurtu dute 2002 urtea eta beste bi izan dira 2003ari hasiera eman diotenak. Abenduaren 27an Malagako polizia-etxe bateko ziegetan izandako sutearen ondorioz zazpi etorkin hil dira ondorengo egunetan. Urtezahar gauean, Fuerteventurara eta Lanzarotera hainbat pateratan iritsi ziren 102 pertsona atxilotu zituzten; beste 200 atxilotu zituzten Andaluziako kostaldean, Urteberri egunean. Urtarrilaren 2an zazpi gorpu ekarri zituen itsasoak Tarifako hondartzetara, eta oraindik ere hainbat pertsona desagertuta daude.

Kultur arteko heziketari buruzko editoriala prest bagenuen ere, zorigaiztoko gaurkotasuna indarrez sartu zaigu tartean, berriro. Hemengook Gabonetako festa giroaz gozatzen genuen bitartean, gure itsasertzetara iritsi nahi zutenak itsasoak irentsi, poliziak atxilotu edo behin polizia-etxetara iritsita hilik suertatu dira.

Urtebete igaro da Atzerritartasun Legea indarrean jarri zenetik, aurrekoa baino gogorragoa eta, batzuen ustez, eskuzabala omen zen lege batek eragindako dei efektu deiturikoari amaiera ematea helburu duena. Autoritateak hemengook eskuzabaletik gutxi dugula adierazten gogotsu saiatzen diren bitartean, etengabe iristen dira etorkinak, fenomenoa estrukturala dela argi utziz. Ondorioa, Europara iristeko geratzen zaien bide bakarraren prekerietateak eta arriskuak, jasan beharreko kostu eta sufrimendua izugarri areagotzen dizkiela da. Baina ezerk ez die bidea aldarazten gure legegileei, eta oraingoan ere, errepresioarenetik abiatu dira, hala arlo penalean nola atzerritartasunari dagokionean.

Hori posible gertatzen da, pertsona etorkinei buruz bidaltzen zaizkion mezu negatiboak gure gizarteak entzun eta irentsi egiten dituelako, eta politika horiek botoak biltzeko ere balio dutelako.Gainera biktimak haiek dira, besteak; eta ondo dakigu, lehen mailako eta bigarren mailako hildakoak egon badaudela. Itsasoak Espainiako kostaldera botatako gorpu andana espainiar hiritarrena balitz, edo polizia-etxeko sutean hildakoak espainolak balira, beste kontu bat zatekeen. Ez genuke egungo axolagabekeria agertuko.

Bada, egungo egoera onartzen ez dugunok, jakitun gara 2003 urte berriak dakarkigunaz eta prest gaude gure bitarteko xumeen laguntzaz, euskarri mediatiko sendoak dituzten erakundeen diskurtsoei aurre egiteko. Hori da Mugak aldizkari honen eta solidaritateak indartzen dituen beste hainbat hedabideen zeregina.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web