MUGAKek hamar urte

Hogei urte ez omen dira ezer. Horrela dio kanta ezagun batek; baina guk uste dugu hamar ere ez dela gutxi. Hamar pasa dira aldizkari hau abiarazi genuenetik, eta lortu duguna zerbait delakoan gaude.
Eta lorpenen artean azpimarragarriena, zenbat adiskide egin ditugun aldizkariaren bidez. Benetako adiskideak, gure asmo eta amets berak dituzten adiskideak, eginkizun beretan saiatzen den hainbat eta hainbat jende. Izan ere, aldizkariarentzat lortu ditugun lankidetzak askotan eta askotan, sare bateko katebegi bihurtu dira, joan-etorriko laguntzak. Lankidetza eskatzearekin batera, gure eskura dagoena emateko prest agertu baikara, eta berdin gure lankideak.

Ez da lorpen makala gure aldizkariak bere onuragarritasuna demostratu ahal izatea, hori adierazten baitute, zalantzarik gabe, lortutako harpidetzak. Gainera, oso izaera eta xede desberdinetako harpidetzak. Badira, jakina, gobernuz kanpoko erakundeak, hainbat toki eta helburutakoak, eremu intelektualeko eta unibertsitate-munduko pertsonalitateak, dokumentazio-zentroak, udal-liburutegiak, gizarte-zentroak, administrazioan eta immigrazioarekin zerikusia duten langintzetan diharduten funtzionarioak, sindikatuak, alderdi politikoak, eta nola ez, banakako asko, era guztietakoak, harpidetzean gaia interesekoa dutela adierazteaz aparte, maiz ezezagunak zaizkigunak. Azpimarratzekoa da, bestalde, fenomeno bitxi bat: inork gutxik baja ematen badu ere, etengabekoa da barrurako jarioa, harpide berriena, alegia.
Zalantza gutxirekin, beraz, esan dezakegu Mugak aldizkari sendo bat dela. Baina besterik ere esan dezakegu: zertan hobetu, esate baterako. Hainbat lagunek adierazi digute gauza garrantzitsu bat: ahalegin handiagoa egin behar dugula aldizkaria hedatzen. Orain arte, ahoz aho zabaldu da haren berri; harpide berriak iristeko bidea, adiskide batek esatea edo liburutegiren bateko apal batean aurkitu izana da. Aurten, zabalkundearen bideak jorratzen saiatuko gara, eta erne egon, esku bat emateko prest zaudetenok izango duzue aukera eta.

Aldizkarian berean ere, hala formatuan nola edukian hobekuntzak sartzeko asmotan gabiltza. Ohartuko zinatenez, ale honetan barne orrialdeetan ere koloreak sartu ditugu, gure hamar urteak ospatzearren. Aldizkariaren atalei, kolaborazioei eta abarrei dagokienez, gure asmoak gauzatzen lagundu dezazuen galdetegi bat bidaliko dizuegu. Ikasturte honetako aleetako bakoitzean sorpresa bat baino gehiago aurkituko dituzue. Ziur gaude ondo onartuko dituzuela. Eta, esan beharrik ez, oso pozik hartuko ditugu zuen aldetik bidaltzen dituzuen proposamenak, iradokizunak, aholkuak, eta nahi duzuen guztia.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web