Kanporatzea heriotza da

Gertatu da. Gertatu behar zuen. Espainia sartu da pertsona bat, hegazkinez kanporatzen saiatzean hiltzen duten herrialdeen zerrenda doilorrean. Belgika 1998an sartu zen, 20 urteko Semira Adamu, babes-eskatzaile nigeriarra poliziek kuxin batekin ito zutenean, gaztearen garrasiak entzun ez zitezen. Austria, bigarren, 1999an, 25 urteko Marcus Omofuma babes-eskatzaile nigeriarra hau ere, poliziek ahoa zinta itsaskorrez lotu ondoren asfixiatu zenean. Urte berean, Alemanian 30 urteko Aamir Ageeb, babes-eskatzaile sudandarra hil zen poliziak kasko bat jarri eta hegazkina aireratu bitartean burua belaunen artean edukitzera behartu zutenean, bete zen zerrendako hirugarren postua. Frantziak bere tokia lortu zuen 2003an poliziek “geldiarazten saiatu” zirenean 25 urteko babes-eskatzaile somaliarra: Mariame Getu. Eta Espainiaren aukera joan den ekainaren 9an bete da,” Osamayu Aikpitani 23 urteko nigeriarra eta paperik gabea, kanporaketa-agindu bat beteaz Iberiako hegazkin batean polizien “zaintzapean” zegoelarik hil zenean. Baina ez gaitezen geratu funtzionario batzuen jokabidea epaitzen, zeren horren gainetik, politika jakin baten ondorio, ez hain ustekabeko, baten aurrean gaude. Kanporaketan oinarritzen den politikaz ari gara. Barne Ministerioak argi eta garbi bere lehentasunen artean ipini du: 2006 urtean, 324 hegaldi antolatu baitziren kanporaketan gauzatzeko. Administrazioaren erantzukizuna da beraren ardurapean dauden pertsonen osotasun fisikoa, eta bere jardueran beti jokatu behar du pertsona haien giza eskubideak errespetatzen. Pentsa al daiteke nolakoa izango zen erreakzio ofiziala hildako pertsona beste estatu bateko agintariek kanporatutako espainiar hiritarra izan balitz? Ez ote da batzuentzat giza eskubideak izateko zuri, mendebaldar, eta Lehen Munduko herrialde bateko hiritar izan beharra dagoela?

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web