Gezurretan itxiriko erregularizazioa

Atzerritarren Legea eta berau betearazteko araudia izan dira azken 20 urteotan, Estatu Espainiarreko immigrazio eta atzerritartasun politikaren ardatza. Politika guzti hauen ezaugarri nagusienetakoa, herrialde honetan bizi diren etorkinen desberdintasun egoera antolatu duen tresna arauemailea izatea. Europar Batasunekoak ez diren pertsonei ezartzen zaien Atzerritartasun legea, desberdintasuna antolatzera dago bideratua, eskubideak ukatu edo mugatzera eta pertsonen jatorri nazionalaren arabera gizartea mailakatzera dago zuzendua. Ehun milaka pertsonengan eragina duen apartheid sistema bat da. Era berean, Atzerritartasun legeak, Europar Batasunekoak ez direnentzako administrazio sistema berezia ezartzen du, eta administrazioarekiko hartu emanak era berezi eta propio batean antolatzen ditu, gizarteren beste alorretan ematen diren aldaketak kontutan hartu gabe. Bertakoenak eta Europar Batasuneko atzerritarrenak direnen desberdinak, eskubide gutxiagorekin, korapilotsuagoak, tratu okerragoarekin.

Jada, 20 urte ditu Atzerritarren Legeak, bost ez-ohiko erregularizazio egin dira, sarrera bideratu ez duten eta irregulartasunaren arazoa konpondu ez duten bi kupo sistema desberdin egon dira. Esperientzia honi buruzko hausnarketa egiteko garaia da eta irregularitatea betirako finkatu ez dadin, atzerritartasunari dagozkion gaiei baliabide berriekin heltzeko.

Immigrazioarekin zerikusia izan duten ministerio desberdinen eskutik, espainiar ekonomiaren beharrizanak zehaztu dituen diskurtsoa eta beharrizan horien arabera egin den langileen sartzearen bideraketa, zientzia fikzio hutsa besterik ez direla erakutsi du azken 20 urteetako esperientziak. Jatorrian eginiko kontratazioak eta kupoak, Espainian egun bizi eta lan egiten dutenen apurrak baino ez dituzte bideratu. Gehiengoa bestelako bitartekoak erabiliz etorri da, lana lortu du eta bertan egon ondotik erregularizatu da. Jatorrian egiten diren kontratuak oso urriak dira, kupoek ez dute balio gobernuak esaten duenerako eta lana bilatzeko bisatuak ez dira baliagarriak. Hitz batez, duela 20 urtetik hona estatuko gobernuan txandakatzen joan diren bi alderdi politikoek eta Estatuak aldarrikatu dutena eta egiazko bizitza oso bide desberdinetatik ibili dira.

Egun indarrean dagoen Atzerritartasun Legea, nahiz eta PSOErekin adostua izan, Alderdi Popularrak egin zuen. Bere helburuak bete ezin dituela begietaratu eta gero, mantentzeak ez du zentzurik.

Hasieran inork espero ez zuen baino pertsona gehiagoren egoera administratiboa ebatzi gabe utzi du gezurretan itxi den erregularizazio honek. Aldioro bere porrota erregularizazio berri baten beharrarekin nabarmendu ez dadin, Atzerritartasun legedia aldatzeko garaia da.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web