“Babesa ez da teilatupea eta arropa” Francesco Vacchiano*

*Francesco Vacchiano psikologoa eta kultur antropologoa da. Frantz Fanon Elkartea. Turin

M:Buru osasunari buruz ari garenean zertaz ari gara?

F.V.: Buruko gaisotasunen arazoaz haratago dagoen auzi bati buruz.Buruko osasuna kontzeptu zabalagoa da eta bereziki pertsonen bizimoduari, bizi diren tokien testuinguruari begiratzen dio. Bizi, lan egin, etxebizitza izan, familia izan eta abar esan nahi du. Ignacio Martín Barók esaten zuen “buru osasuna harremanen arazo bat da, testuinguru batean krisian sar daitezkeen harremanen arazoa”. Jendearen bizitzarako, gizabanakoarena, pertsonen artekoa, familia mailakoa, instituzionala, guzti hoientzat testuinguru nagusia. Pertsonen buru osasunarekin lan egiteak ez du bakarrik esan nahi sintomak gutxitzeko lan egitea, gizarte mailan pertsona hoiek hazteko duten aukerekin lan egiten saiatzea ere bada. Gizarte mailan haztearen kontzeptu hau, buru osasunaren ideiarekin lotuta dago. Gizarte mailan haztea, gainontzeko pertsonekin batera bizitza normal bat bizitzeko gaitasuna da. Nolabait ere buru osasuna kontzeptua iraultzailea da, ez delako soil soilik pertsonak gaiso edo minusbaliatu bezela moldatzea baizik eta alderantziz, normaltasunaren kontzeptua, zailtasunak dituzten pertsonetara egokitzea.

M Nola azaltzen diozu hau buruko gaisoak baztertzen dituen gizarte bati?

Gizarte lana eta lan politikoa da. Estigma moldatzeko eta desberdintasuna zentzu guztietan, giza elkarbizitza modu posible bat dela ulertarazteko, gizarte mailan egin behar delako lan. Beste paradigma batzuek ez dute gauza bera adierazten. Paradigma psikiatrikoaren ikuspegiak oinarrian dio, arazoak dituztenak gaisoak direla eta gizartetik isolatu eta sendatu egin behar direla. Baina sendatzea, funtzionatzen ez duen zerbait moldatzea ere bada. Kontrara Buru osasunaren ideiak, pertsonek, dituzten gaitasunekin egunerokoa bizitzeko ze aukera duten jabetzeko gaitasunari egiten dio jaramon. Gehiago sakonduz esango genuke, ikuspegi medikuaren muina norbanakoa dela. Buru osasunaren ikuspegitik begiratuta berriz, norbanakoaren eta testuinguruaren arteko harremana. Psikiatria klasikoaren erabiltzaileentzat baliagarria izan daiteke eta baita gazteentzat, emakumeentzat, minusbaliotuentzat edo beste egoera batzuentzat, auzo baten egunerokoan eman daitezkeen beste egoera batzuentzat ere bai. Auzo bati buruzko lan bat egitea buru osasunari buruzko lan bat egitea da, osasun publikoari buruzko lan bat egitea delako, elkarbizitzeko aukerei buruzko lan bat eta gai hauek buru osasunaren gaiak ere badira. Gainera gizarte arazoak , arazo psikiko bilakatzen dira. Alegia, arazo psikikoak ez dira norbanakoaren arazoak soilik baizik eta sozialak.

M Migrazio prozesuetan buru osasuna aipatzen duzunean, menperatze egoerei buruz hitzegiten duzu.

F.V:Gai honetan erreferentzia-autore bat dago, Frantz Fanon, frantzian trebatu eta bere lana Argelen burutu zuen psikiatra bat. Kolonizatzailearen eta kolonizatuaren arteko harremana ikuspegi psikologiko batetik aztertzen du. Diskurtso honetan dago migrazio prozesuetan gertatzen denaren sustraia, menperatzearen paradoxa,kolonizaturik dagoenak, askatzeko, dominatzaileen tresnak eta kategoriak erabili behar izaten ditu. Une horretan beraienak diren gauza batzuk aldatu behar izaten dituzte,askatu ahal izateko. Rigoberta Menchúk esan ohi zuen “nik munduari genozidioaren eta Guatemalan nere herriaren historiaren berri emateko gaztelania ikasi behar izan nuen, alegia konkistatzaileen hizkuntza”. Honek, migrazio prozesu garaikideak beti historia batekin lotuta dagoen zerbait bezela ulertzeko bidea ematen du. Askotan lagun psikologo edo psikiatrekin lan egiterakoan, migrazioaren ideia, diskurtso unibersalista baten barruan sartzen da, denok berdinak garela eta krisi prozesu berberak bizitzen ditugula dioen diskurtsoa. Asko jota, aldagai kulturala onartzen da. Alegia gure desberdintasuna desberdintasun kulturala dela esaten da.

M Kultura, gizarteratzea zail egiten duen motxila bat bezela ulertzen al dugu?

F.V: Nere ustez, migrazioaren diskurtsoa, Fanonen ikuspegian kokatzeak, maiz, kontuan hartzen ez den eta garrantzitsua den aldagai bat gehitzea esan nahi du, aldagai politikoa. Ez du bakarrik balio aldagai kulturalistak, historikoak edo folklorikoak. Ez da aldagai politikoa ahaztu behar. Askotan gure prozesu klinikoek edo sendatze prozesuek, iraganeko estrategia kolonialak erreproduzitzen dituztelako. Esate baterako psikiatriak, etorkinak dakarten gaisotasunagatik tratatzeko joera du, alegia gaisotasunen sailkapenaren bidez tratatzen dituzte.

M Etorkinek patologia bereziak garatzen dituztela pentsatzen al da? Deserrotzea esate baterako, inmigrazioari datxekion zerbait al da?

F.V: Hauek dira etorkinei aplikatzen zaizkien tontokeriak, eta apenas egiten zaien jaramonik emigrazioa gertatzen den baldintzei. Esate baterako jatorrizko herrialdeetan bizi dituzten baldintza neo-kolonialei. Garapenaren diskurtsoa, neo-kolonialismo mozorroa besterik ez da. Faltsukeria da etorkinen arazoak, gaisotasun kultural edo nomadismo psikiko gisa tratatzea, esate baterako, Ulisesen sindromea, eta beste alde batetik ez aztertzea zeintzuk diren erreproduzitzen diren baldintza historiko eta politiko zehatzak. Alegia, psikiatriaren sailkapenak berak, ezkutatzeko tresna bihurtzen dira eta diskurtsoa, diskurtso kolonialaren kopia da.

M Beraz, arreta norbanakoan jartzen jarraitzen dugu, baldintzei eta testuinguruari jaramonik egin gabe.

F.V: Hala da. Errazagoa eta erosoagoa delako. Eta horrek ez du esan nahi norbanakoak ez dituenik bere berezitasunak eta historia. Baina hori guztia ezin da ulertu esparru historikoa, soziala, politikoa eta azkenik kulturala kontuan hartu gabe. Neretzat kultura ez da soilik tradizioa eta era horretako gauzak. Batez ere historia da eta baita ere menpekotasunaren eta eratutako botereen erreprodukzioa.

M: Eta Nola gauzatzen da hau guztia adin txikiko atzerritarren kasuan? Alde batetik nerabeak dira horrek esan nahi duen guztiarekin. Baina bestetik, migratzerakoan pertsona helduen erantzukizunak hartzen dituzte, eta agian ez dute erantzukizun horiei aurre egiteko adina gaitasun.

F.V: Pertsonok, gaitasun hoiek buruan dugun sistemari gehitzen dizkiegu. Ikusten dugu esaterako, dokumentazioa lortzeko eskubidea duen adin txikikoen gehiengoak proiektu eta bide onak egiten dituela. Harrera ona, gizarteratze eta laneratze egokia eta dokumentazioa jasotzen dituzten gehienek mailaz mailako prozesu egokia egiten dute, eta prozesu horretan erantzukizunak hartzen dituzte eta erakusten dute oso ahalmen garrantzitsu eta zailak dituztela, batez ere bertako nerabeekin konparatzen badituzu. Beste alde batetik badira beraien jaioterrian izan dituzten arazoen ondorioz eta beste, arazo bereziak dituzten neska-mutilak. Eta hauskortasun bereziko kasu hauetan esku hartu behar dugu gizarteratzeko laguntza eta tresna zehatzen bidez. Hau da, baditugu berez eta oso era naturalean tresna hauek dituzten gazteak, bidea egiteko prestatuta daudenak. Eta beste alde batetik, hauskorragoak diren neska-mutilak ditugu, gaitasun edo ahalmen gutxiago duten neska-mutilak. Hauekin gure tresnak eraginkorrago moldatu behar ditugu arazoak dituzten gazte hauek dira sistemaren akatsetara moldatzen ez direnak. Gaitasuna dutenek, era perfektuan funtzionatzen ez duten gauzak ere onartzen dituzte, esate baterako baliabide nahikoa ez duen harrera sistema bat. Esan bezela, “arazoak” dituzten gazteak dira akatsak dituen sistemara egokitzen ez direnak, beraz sistema eraldatu beharra dago eta era zehatzago batean berreraiki. Eta norbanakoaren ikuspegia, arazoa gazteena dela dioen ikuspegia da. Patologia psikikoak dituztela, “borderline” direla dioen ikuspegia. Egia esan harrera sistemak dituen akatsak jartzen dituzte agerian, ondo daudenek onartu ditzaketen akatsak. Onartzen ez duten hoiek harrera hobea behar dute,hobeto prestatutako hezitzaileak, egonkortasuna, proiektu koherente bat eta abar. Aurre-suposatzen diren gauzak eta gure gizarteek antolakuntzan inbertsio handiagoa egin dezatela eskatzen duten gauzak.

M: Gainera, emigratu egiten dute eta ez zaie huts egiten uzten, arrakasta izatera behartuta al daude?

F.V: Hori gertaera iraunkorra da migrazio prozesu guztietan esate baterako Italiako migrazioan Ameriketako osabak daude. 50eko eta 60ko hamarraldietan Amerikara emigratu behar izan zuten eta arrakasta erakutsi behar zuten. Nik banuen osaba bat etxe handi baten argazkia bidaltzen zuena, etxeko lorezaina zen baina hori ez zuen esaten. Gainontzekoek arrakasta itzela izan zuela pentsa zezaten uzten zuen. Hori da migrazioaren psikologia deitu dezakegunaren sustraia. Zure jaioterriarekiko hartzen duzun konpromezuak. Jaioterrian zuganako itxaropen handia dute, eta frogatu ezin diren ideietan oinarritzen dirar. Migrazioaren irudikapenak alegiatik asko du. Horrek esan nahi du emigranteak alegiazko irudi horri erantzun behar diola.Ezin da errealitatea kontatu, jaioterrian irudikatzen dutenaren guztiz kontrakoa delako. Jende askok esaten du: “ nik etxera deitzen dudanean gauza onak kontatu behar izaten ditut eta txarrak inoiz ere ez , bestela pentsatzen dute ez naizela gai “.Honek banan-banako erantzukizuna Dakar eta emigranteek drama gisa bizitzen dute.arrakast lortzeko jasaten duten gizartearen presioa handiegia da askotan ez du zerikusirik gizartean dituzten aukerekin..

M:Nerabeen kasuan presio hori handiagoa al da?

F.V: Esan dezagun kasu guztietan berdina dela eta baldintzatzen duen presioa dela. Ez du onartzen migrantea esku hutsik itzultzea. Bestela esan nahiko luke ez zarela izan aukera baliatzeko gai. Diskurtso honen arazoa da hori, derrigortutako arrakastak horrela funtzionatzen du, huts egiten badut ezin naiz ezer gabe itzuli, inguruko guztiek, gurasoek barne pentsatuko bait dute urrezko aukera bat izan dudala eta ez dudala baliatzen asmatu. Hori da drama eta migrantearen benetako motxila eta ez beraien kultura edo tradizioa.

M: Adin txikoen kasuan zuk baieztatzen duzu maiz errezagoa zaiela migratzea eta itsasartea zeharkatzea, Marokoko hiri batean auzoz aldatzea baino.

F.V: Marokotik adin txikikoen migrazio mota bat baino gehiago dago eta beraien artean desberdinak dira. Badira gurasoek 6000 euro ordaindu eta gero migratzen duten gazteak, landa girokoak dira. Beste era bat da, dirua ordaindu ondoren Itsasartea pateran zeharkatzea. Eta hirugarren era eta Espainian ezagunena kamioi baten azpietan pasatzea Era autonomoan eta xoxik ordaindu gabe. Ingurune urbanoetan bizi diren gazteek, Tanger edo Casablancan bizi direnek aukeratzen duten modua. Landa giroko gazte batzuk portua duten hirietara joaten dira, Casablanca edo Tanger kasu eta era horretan pasatzen saiatzen dira. Adin txikikoen hiru migrazio modu horiek familia mailako prozesu desberdinak esan nahi dute.Beraien arteko desberdintasunak aztertu beharko lirateke. Hau esan ondoren, hirien periferietan bizi diren gazteen kasuan eta baieztapena egiten dudan horien kasuan giza blokeo batean bizitzearen ondorioa da. Gu ohituta gaude giza mugikortasunera gutxienez gure gurasoekin alderatuz gero. Testuinguru hauetako askotan pentsa ezina da. Oso eskola klasista batetik abiatuta zeinetan zentro publiko eta pribatuen artean desberdintasun handia dagoen bate zere pribatu eta atzerritarren artean. Alegia buruzagintzan daudenak instituto atzerritarretan trebatzen dira eta ondoren atzerrira joaten dira. Faktore hau gakoa da. Formakuntza publikoa kez du gaur egungo erronketara egokitutako maila. Beraz oso zaila da etorkizun soziala eraldatzeko aukera emango duen lanpostu bat lortzea formakuntza publikoaren bidetik. Eta hau oraindik eta garrantzitsuagoa da periferien kasuan, oraindik ere txabolismoa ematen den tokietan. Esate baterako Casablankatik Italiara iristen den gazte asko, txabola gune zehatz batetik datoz. Kontatzen dutenez ez dute inoiz zapatarik izan eta ez dira inoiz hiriaren erdigunera iritsi. Beraientzat errezagoa da pentsatzea Europara joan daitezkeela eta arrakastatsu itzuli. Aipatu dugun emigrantearen arrakasta hori. Autoa, zapatak, prakak eta beste dena izatea. Ezin dute pentsatu nola den eguneroko bizimodua han. Gaur egun konsumitzea ekonomia ikuspegi batetik balore ukaezina da baita guretzat ere, bainak guk kritikatu dezakegu konsumitu dezakegulako. Baina munduko pobre askorentzat hori balore bat den ekintza bat da guri gustatu ala ez. Jendea skok migratzeko gogoa eta arrakastaren gakoa oso gauza zehatz batean oinarritzen du, konsumo ondasunak eskuratzeko aukeran. Beraz ez du ajola guk esatea: “balore zehatz batzuk dituzu, lagunak baino gehiago estimatzen duzu autoa” eta abar. Hori gaur egungo migfrazioan tipikoa da. Emigrazioaren arrakasta gauza konkretuak eskuratzeko aukeraren arabera neurtzen da, eta emigrante bezela, bere zeregina beteko du konsumo ondasunak izateko aukera duen unean. Eta soilik ondoren hasten da berarentzat zerbait eraikitzen, zehatzagoa eta benetakoagoa den zerbait.

M: Nerabe bat trebatzen ari den pertsona bat da, askotan nahasita dagoena eta pertsona heldua izatera iristeko egonkortasun emozionala eta materiala behar dituena. Eta gainera erreferente baikorra behar duena.
Iristen diren gizarteetan hori guztia faltan dutela suposatzen da edo ez?

F.V: Oso desberdinak diren nerabeak daude. Batzuk oso oinarri sendoa dute, umetan esperientzia oso sendoak izan dituzte eta testuinguru zailetan arduratsu izan eta hazteko gaitasunak dituzte, adibidez atzerriko testuinguruan. Beste batzuk oinarri ahulagoak dituzte eta askoz ere zailtasun gehiago. Nerabezaroa, iragana kontuan hartuta neurtu behar da. Nerabe bat hazten ari da eta ez ditu mundua ulertzeko eta abarrerako adina tresna eta eraiki behar dena babes testuinguru bat da.

M: Zer da babesa nerabe batentzat?

F.V: Erreferente denarekin lotura mantendu ahal izatea eta horrekin batera gutxinaka gutxinaka pertsona libre bezela bere askatasun propioa bizitzeko aukera izatea. Hau da erronka. Hori da familiarekin bizi den nerabe bati gertatzen zaiona. Familiarekin lotura mantentzen du eta lotura zenbat eta hobea izan orduan eta zabalagoa da testuinguru praktiko batean esperimentatzeko aukera. Hori da gure harreraren erronka, gazteentzat lotura sano eta egonkor bat izateko aukera sortzea, beraiek gizartean esperimentatzeko aukera izan dezaten, baina beti ere garrantzitsua den lotura mantenduz. Gazteek, babes egokia izanez gero, migratzean duten rolean oso eginkizun konplikatuak bete ditzakete. Baina babesa ez da bizitokia eta arropa, ezta giltzarrapoz eta barraz itxita dagoen zentru bat ere. Babesa lotura bat da, zainduko zaituen eta zuretzat erreferente izango den norbait eukitzea. Zuk nerabe zaren aldetik zure ibilbidea osatuko duzu, zure askatasuna bizitzen duzu hanka sartze eta ondo egindakoekin. Heldua hor dago zuri laguntzeko, zure eginkizunei dagokiona hobeto egin ahal izateko.

M: Adin txikiko batentzat erreferentea bere hezitzailea al da?

F.V: Jakina baietz!

M: Ba al dago beraientzat eskuhartze koderik? Zer iruditzen zaizu egiten duten lana?

F.V: Eskuhartze kodea batez ere antolaketa mailari dagokio. Aldundiak edo tutelaren ardura duen erakundeak gazteekin lan egiten duten elkarteei inguru ondo antolatua eta egonkorra sortzeko aukera emango dien sistema egituratu behar du. Lurraldean dauden gazte horien gaineko erantzukizuna bere gain hartuz. Guztiena. Bigarrenik, harreran lan egiten duten erakundeek eta enpresek testuinguru eraginkorrak sortu behar dituzte, alegia, hezitzaileak, espezializatutako, trebatutako eta ikuskatutako hezitzaileak izango diren testuinguruak. Nire esperientziatik uste dut, erreferente gabe, bakarrik dauden adin txikoekin lan egitea dela gaur egun hezitzaileek egiten duten lanik zailena. Horrek esan nahi du ezin zaiela utzi lan hori zaindariei. Hezitzaleak ikuskatzeak esan nahi du egiten den lanari buruz etengabe hausnartzea, eta psikologo aditu batek egin beharko luke edo egiten dutenaren inguruan hausnartzen lagunduko dien norbaitek. Hori guztia ondo lan egitea bermatuko duen testuinguruan. Soldata, egitura, ordutegiak eta abar. Erakundeek egonkortasuna bermatu behar dute hezitzaileek ondo lan egin dezaten beraiei ere lasaitasuna emango dien testuingurua sortuz antolakuntza ikuspegi eta ikuspegi kontraktual orokorrago batetik begiratuta. Gainera testuinguru egonkor baten barruan gazteen erreferente izatea bermatzeko gai izan behar dira. Bakoitzak berea bete behar du. Eta hirugarren erantzukizun maila dira hezitzaileak. Eginkizun horrek dakarren erronka onartu behar dute, eta horrek esan nahi du: formakuntza, inplikazioa, eta uneoro beraien lan egiteko era eta tresnak berrikusteko prest egotea testuinguruaren zailtasunetara moldatuz. Baina hau guztia sistema bat da, ezin zaie lan hori egiteko erantzukizuna besterik gabe hezitzaileei utzi erakundeak ez badie bermatzen lan egiteko aukera, edo eta tutela duen erakundeak ez badu egituratzen hau posible egingo duen sistema bat.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web