Adingabe deserosoak

Erreferentziazko adinekorik gabe gure herrira iristen diren milaka adin txikiko hoiek galderak sortzen dizkigute.gure ordenamentu juridikoaren oinarrizko printzipioa zalantzan jartzen dute, adin txikikoen babesa.
Beraietako askok, babeserako baliabideetan beraien bizitza proiektua aurrera ateratzeko aukera aurkitzen dute, beraien herrialdeetan ez zuten aukera. Beste asko era berean, bidean gelditzen dira, instituzioen tratu txarraren eta giza gaitzespenaren biktima.

Azken urte hauetan baliabideak handitu egin diren arren, agerikoa da kolektibo honengan eragina duten agenteen multzoa extranjeriarena dela. Benetan ez ditugu gure adin txikikoak konsideratzen eta deserosotasunen bat sortu orduko , pentsatzen dugun lehen gauza,kaleratzea da, barkatu, beraien sorterrira bidaltzea.

Zentzu honetan begiradarik indartsuena, Espainiako gobernuarena da. Urteak bait daramatza adin txikikoen repatriazioa ahalbidetzen duten legeak sinatzen. Martxan den atzerritartasun legearen aldaketak, besteak beste,helburu hori du, eta asmo horretan administrazio autonomikoen laguntza du, hain zuzen ere beraiek bait dute tutelaren konpetentzia. Atzean gelditzen da beraz, adin txikikoen interesak gailentzearen oinarrizko printzipioa
Autonomietako adimistrazioak, batzuk beste baztuk baino gehiago adin txikiko hauek batetik bestera rebotatzen dituzte batetik bestera,ping-pong-eko pelotatxoak bailiran, argi utziz inon ez direla ongietorriak

Fiskaltza, kasurik onenean, adin txikikoen babeserako administrazioek duten erantzunkizuna ikuskatzeko lanean ikustezina da. Herriaren Defendatzailea eta autonomietako administrazioak dira praktikan beren eskubideen babesle bakarrak.

Gizarteratzeko unean eta hezkuntza mailan sortzen diren arazoen errua adin txikikoei leporatzen zaie. Beraien jarreren erantzule bakarrak bihurtuz eta administrazioaren eta gizartearen erantzunkizuna ahaztuz. Adin txikiko hauen artean gizartaren kontrako jarrerak agertzen direnean, medioen trataerak eta jende askoren begirada xenofoboak , jarrerak orokorrak direla zabalduz, gizartean errez zabaltzen dira eta kolektibo hauen bazterkeriarako arrazoiak indartzen dituzte
Eta nola gure burua ispiluan irudi hain desatsegin eta haurtzaroarekiko eta eskubideekiko hain diskurtso kontraesankorrarekin ikustea ez zaigun gustatzen Gainetik kentzea gustatuko litzaiguke, ez izatea hemen, galdezka. Alferrik ordea!.gutxienez, gauza bat lortzen dute, gu deseroso sentiaraztea.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web