Etorkin bat «modu irregularrean» atxilotzea eta kanporatzea egotzi dio Bizkaiko SOS Arrazakeriak Espainiako Poliziari. Azaroan Zorrotzaurren (Bilbo) eginiko sarekadan identifikatu zuten herenegun atzemandako atzerritarra; paperik ez zuela-eta, kanporatze agindua ezarri zioten —legez, deliturik ezean, isun bat jarri behar liokete—, baina ez zioten oharra helarazi. Hain justu, ohartarazpena emateko atxilotu zuen Poliziak, SOS Arrazakeriaren arabera: «Fede txarrez ...
Gaur, urtarrilak 29 gazte senegaldar bat inputatu giza deklaratuko du Donostiako Instrukzioko 4. epaitegiak Jabetza intelektualaren aurkako delitu bat egozten diolarik, ustez 100 DVD saltzen saiatu zelako pasa den Udako Loiolako jaietan.
Mbolo Moy Doole saltzaile txikien plataforma eta Sos Arrazakeriak Gallardonen Zigor Kodearen aurreproiektuak top manta berriro delitutzat jo eta saltzaileentzako kartzela zigorra ezartzen duela salatzen dute
Baina Donostiako Udaltzaingoak eta Instrukzioko 4. ...
Lehenengo dokumental/liburu hau da Europan egoera irregularrean dauden etorkinen eguneroko bizitzari buruzko liburuaren sarrera. Liburua saritua izan da eta argitaratu arte itunes.undocumentedlives.com en ikusi dateke
Argi daukagu ez duzula gurekin kolaboratzen zerga gutxiago ordaitzearren, baina bai ahalbidetzen dizuelkarlan horrek gure ondoan lan egiteko hartu duzun konpromezuaren emaitza maximizatzea .
Urte bukaera hurbil dagoen honetan, gogorarazi nahi dizugu errenta aitorpena egin behar baldin baduzu, 2013ko zergetan, SOS Arrazakeriari ematen diozun dirulaguntzaren %30a ken dezakezula... Beti ere zure dohaintza abenduaren 31a baino lehen egiten baduzu.
Zure kolaborazioarekin ondoko ekintza bezalako ...
Atzo Valentziako portura iritsi zen Argeliatik zetorren Smaragd barkua, barnean bost polizoi zituela, Bartzelonako porturantz abiatu da. Polizoiek siriako nazionalitatea zutela esan zuten eta horietako bik adingabeak zirela gaineratu zuten. Euskadiko CEARrek exijitu dio Gobernuari eta Polizia NAzionalari euren eskubideak errespetatzeko, abokatu baten laguntza izan dezatela eta nazioarteko babesa eskatzeko aukera. Aldi berean, gertakaria ACNURri jakin arazi diote.
Duela justu urte bete hil zen Samba Martine, Alucheko Internamendu Zentroan.
Askatasunik gabe egon zen hogeita hemezortzi egunetan, gutxienez 10 aldiz eskatu zuen medikuen laguntza gaixorik sentitzen zelako. Ez zitzaion behin ere inongo froga diagnostikorik egin zer gertatzen zitzaion jakiteko, ez odol analisirik, eta ez zen egon itzultzailerik. Samba Martine infekzioak jan zuen, eta inorrek ezer egin hori gelditzeko.
El Juez de Instrucción sobreseyó las diligencias ...
1948ko abenduaren 10ean Nazio Batuek onartu eta izenpetu zuten Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala izan zen gizaki guztiek, oinarrizko askatasun eta eskubideak dituztela aitortzen zuen lehen agiria eta gaur ere guztiz indarrean dagoen dokumentua izaten jarraitzen du: giza duintasunaren oinarrizko balioak, diskriminazio eza, berdintasuna, zuzentasuna eta unibertsaltasuna pertsona guztiei dagokiela, edonon eta edonoiz dioena.
Abenduaren 16ko elkarretaratzean parte hartu genuen Iparraldeko Isiltasunaren Zirkuluak osatzen dituzten elkarteak, CIMADE eta SOS Arrazakeriak.
SOS Arrazakerian esan ohi dugu Gipuzkoako tokirik arriskutsuena Hendaiako tren geltokia dela, hor atxilotzen bait dituzte egoera irregularrean dauden pertsonak gero 100m. baino gutxiagora dagoen Internamendu Zentroan giltzaperatzeko.
2012an eta abenduaren 15 arte, 271 pertsona (10% emakumezkoak), izan dira atxilotuak. 23 pertsonas ...
Immigrazioa, etorkinak eta gutxiengo kulturalez hitz egiterakoan, hedabideen praktika okerren adibidea. Deskargatu azala
Kasu jakin honetan, egun horretan 'Komunikabideeen ardura soziala: kolektibo baztertuak gehiago estigmatizatu ditzaketen edikuak ez plazaratu' premisa, izatekotan, estilo liburutik erori egin zitzaien.
Komunikabideak baliabide estrategikoak dira gutxiengoen, kolektibo baztertuen edo estigmatizatuen integrazioa eta normalizazioa sustatzeko garaian. Baina ugariak ...
Argazkia: Atzerritarrentzako Erretentzio Zentroaren egoitza den Hendaiako komisaldegia.
Giza Eskubideen Aldarrikapenaren 64. urteurrenaren ondotik eta Migratzailearen Nazioarteko Egunerako bi egunetara, SOS Arrazakeria eta CIMADEk (MIGREUROP sarearen partaideak) eta Iparraldeko Isiltasunaren Zirkuluek, Hendaiako Erretentzio Zentroaren aintzinean elkarretaratzea deitzen dugu datorren abenduaren 16an, igandea, goizeko 11:00etan (Santiagoko zubia zeharkatuta, komisaldegiaren aurrean).
1948ko abenduaren 10ean Nazio Batuek onartu eta izenpetu zuten Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala izan zen gizaki guztiek oinarrizko askatasun eta eskubideak dituztela aitortzen zuen lehen agiria eta gaur ere guztiz indarrean dagoen dokumentua izatebn jarraizten du: giza-duintasunaren oinarrizko balioak, diskriminazio eza, berdintasuna, zuzentasuna eta unibertsaltasuna pertsona guztiei dagokiela, edonon eta edonoiz.
Baina eskubide unibertsalak atzerritartasunaren galbaetik pasaz ...
EB eta Tunisiak "mugikortasunerako hitzarmena" abiatzeko hizketan hasten diren momentuan, abenduaren 6an Tunisian, Giza Eskubideentzako sare euromediterranearrak (REMDH), Giza Eskubideen Ligen Nazioarteko Federazioak(FIDH), Eskubide ekonomiko eta sozialen Tunisiako Forumak (FTDES), Giza Eskubideen Defentsarako Europako Elkarteak (AEDH), MIGREUROP sarea eta Immigrazioa eta Asilorako Tunisiako Zentroak (CeTuMA), EB eta Tunisiari dei egiten diete hartzen dituzten neurri eta akordio ...
Harrera hitzak Agustín Unzurrunzaga (SOS Arrazakeria)
Arratsaldeon guztioi
Aurten, Gipuzkoa Solidarioaren hirugarren ekitaldia ospatuko dugu, Bizilagunak eta Aldameneko familia lemapean. Ekimen honek badu beste berezitasun bat, hirugarrena izatetik aparte, internazioanala dela, alegia. Europako beste sei herrialdetan (Txekian, Eslovakian, Italian, Hungarian, Maltan, Belgikan eta Portugalen egin ziren bazkariak ...
Sistema kapitalistaren berregituratzeak helburu bat du, lan-merkatua desarautzea, zerbitzu publikoak edukiz hustea eta borrokarako eskubidea deuseztatzea. Hain zuzen, inoiz ikusi gabeko erasoa ari zaie egiten eskubide laboral eta sozialei. Lehentasun guztia enpresen etekinei eta gutxiengo bat aberasteari ematen zaio, eta horren ordainetan herritar gehienak pobretzeko erabakiak hartzen dira: soldatak jaistea, enplegu prekarioa, langabezia gero eta handiagoa, eta gizarte-prestazioen, ...