Argitaratua 2018(e)ko Uztailaren 14, 07:44
Fotografía de Javier Hernández
Azken asteotan Andaluzian erakunde batzuk baliabide nahikorik gabe ari dira hartatzen bertatik igarotzen diren migratzaileak eta beste lurralde batzuetara bideratzen dituzte. Gertaera hau oinarri hartuta, alarma mediatikoa sortu da, zurrumurru faltsua zabaldu delako migrazio prozesuan dauden pertsonen kopuru neurrigabea iristen ari zaigula argudiatuz.
Egia da, eta pertsona hauen etorrerak oraingoan ere frogatzen du, badagoela pertsonen zirkulazioa gure lurraldean eta aurreikus dezakegu ...
Argitaratua 2018(e)ko Ekainaren 23, 14:58
Zuzenbide, kriminologia eta psikologiako bederatzi ikaslek formakuntza ikastaro bat egingo dute Giza Eskubideei buruz Polonian, ekainaren 29tik uztailaren 2ra bitarte. Taldean ere izango dira Esuko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko, EHUko eta SOS Arrazakeriako ordezkariak. Gaur goizean aurkeztu dute bidaia Donostian.
Auschwitz-Birkenaurako bidaiak aukera emango du gogoeta egiteko giza eskubideen muturreko urraketei buruz eta pertsonen ...
Argitaratua 2018(e)ko Ekainaren 11, 13:07
Ekainaren 20ean Pertsona Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna ospatuko da, hori dela eta gaur Donostian errefuxiatuen eskubideak aldarrikatzeko elkartu gara : Ongi Etorri Errefuxiatuak Gipuzkoa, Amnistia Internacional, SOS Arrazakeria, Intermon Oxfam, GOT, Cáritas, Hotz Zarautz, Zaporeak, SMH eta Amher.
Bigarren gerrate mundiala bukatu zenetik, Europa eta mundua jasaten ari dira errefuxiatuen politiken krisirik latzena, eta urtero egoera areagotzen da. ACNURen azken txotenek zioten 2016ean 65,5 ...
Argitaratua 2018(e)ko Maiatzaren 31, 14:22
SOS Arrazakeriak Estatuko aurrekontu orokorren proiektuan gehitutako etxeko langileen sistema bereziari dagokion zuzenketa errefusatzen du
Duela apenas hilabete t’erdi, gizon batek bera zaintzen zuen eta egoera irregularrean zegoen etxeko langile gazte bat bortxatu zuen Tolosan. Pasa den astean etxeko langileen kolektiboaren kontrako beste kolpe gogor bat bizi izan genuen, 2018rako estatuko aurrekontu orokorren proiektuaren onartzea.
Alderdi Popularrak, azken orduan, etxeko langileen ...
Argitaratua 2018(e)ko Maiatzaren 2, 11:14
Argitaratua 2018(e)ko Apirilaren 13, 10:37
Duela urte bete, Osakidetzak eta SOS Arrazakeria Gipuzkoak hitzarmen bat sinatu genuen, honekin, arrazoi ezeberdinengatik haien osasunak eskatzen duen bezain beste akonpainatuta ez dauden atzerriko jatorria duten ume ospitalizatuen familiei, akonpainamendu zerbitzu bat eskaintzen diegu.
Bost hilabetetan zehar, 14 ordu eguneko baino gehiagoko akonpainamendu baten ostean, ostiral honetan, akonpainatua izaten ari zen neskatoaren osasuna hobetu delaren eta etxera bere familiarekin bueltatuko ...
Argitaratua 2018(e)ko Apirilaren 11, 09:39
HITZALDIA #Donostia Apirilak 18. Ivasfot. General Etxague kalea 8 Donostia
Argazki eta kazetaritza soziala: errefuxiatuen errealitatea.
Javi Julio argazkilari sozialarekin
#NoraEZean: "Artea, babesleku eta zubi" erakusketarekin bat doan ekintza osagarria.
ADI!!!
izena emateko apirilak 15 arte!! idatzi Maialen.ezkioga@sosracismo.eu - 943 32 18 11
Argitaratua 2018(e)ko Martxoaren 13, 08:59
Diskriminazioen aurkako BERDIN sareak, Udaltzain buruei zuzenduriko gogoeta jardunaldia egingo du datorren martxoaren15ean, Gipuzkoako Abokatuen Elkargoan (Donostia). BERDINek diskriminazio forma ezberdinak azaleratu eta salatzeaz gain, Gipuzkoako gizartea sentsibilizatzea du helburu besteak beste. BERDIN sarea Gipuzkoako Foru Alduandia eta SOS Arrazakeriaren ekimena da.
Jardunaldiaren ordutegia 9:30-13:30 izango da. Bertan parte hartuko dute Aitor Larreak, Herritarren Eskubide ...
Argitaratua 2018(e)ko Martxoaren 8, 09:26

Argitaratua 2018(e)ko Martxoaren 7, 08:49
Laburmetraiak pertsona musulmanek egunerokoan aurre egin behar dien aurreiritzi eta bereizkerietak ikusarazi eta
Alaia 19 urteko neska gaztea da. Euskalduna eta musulmana. Lazkaotarra da eta gurasoak Marokotik etorri ziren eta musulmanak dira. Alaia neska euskaldun bat gehiago da eta bere identitaearen beste ezaugarrietako bat da musulmana dela. Hijaba jaztea erabakitzen duenean bere ezaugarri nabamenena hain zuzen ere, bereziki horrek nolabaiteko arbuioa sentitzen dutenentzako. Euskal ...
Argitaratua 2018(e)ko Martxoaren 6, 06:51
Gipuzkoako SOS Arrazakeriak bat egiten du datorren martxoaren 8rako mugimendu feministak deitu duen grebarekin, elkarretaratze eta manifestazioekin. Emakume eta gizonen arteko berditasun osoa lortzeko egiturazko aldaketak behar direla aldarrikatzen dugu.
Prekaritatea, soldataren desberdinkeria eta sexu jazarpenarekin bukatzea dira besteak beste mugimendu feministaren aldarrikapenetako batzuk egun horretarako, beharrezkoak eta bidezkoak eta SOS Arrazakeriak bere egiten dituenak.
Bestalde, ...
Argitaratua 2018(e)ko Otsailaren 5, 14:42
I. Idazketa leihaketaren 10 sarituak hautatu ditu epaimahaiak. HEMEN aurkitu ditzakezu idazlanak:
Andrea García Visús, Camila Ocampo Corrales, Garbiñe ullate tobajas, Maitane González López, Maitane Martín Sierra, Olatz Etxebarrieta Ruiz, Tomas vouilloz larrabeiti, Iraitz Astibia Garmendia, Nahia Fernandez Miguel eta Uxue Martín Silvak, Poloniako Auschwitz-Birkenau Museo eta Memorialera bidaiatzeko txartela lortu dute, non bertatik bertara ezagutu ahal izango dute holokaustoaren ikurra. ...
Argitaratua 2017(e)ko Abenduaren 28, 17:51
SOS Arrazakeriak proposatzen duen hezkuntza ekimenak Tolosa, Errenteria, Lasarte-Oria eta Donostian antolatu ditu tailerrak. Komunikazioari lotuta kulturaniztasuna, generoa eta berdintasunaren inguruan pentsamendu kritikoa landu eta garatzea ditu helburu ekimenak.
#Komunikatu_ON zurrumurruak, estereotipoak eta aurreiritziak zalantzan jartzen dituen kultur aniztasuneko hezkuntza proiektua da. Ikasgelan ikus-entzunezko baliabideak erabiltzen dira pentsamendu kritikoa landu eta garatzeko. ...
Argitaratua 2017(e)ko Abenduaren 11, 10:13
Adi!! 14-30 urte artean dituzu?
Datorren abenduak 15 Donostian eta 16 Hernanin, komunikazioa, sare sozialak eta arrazakeriari buruzko tailerra.
Izena eman info@sosracismo.eu eta esan zein tailerretara zatozen.
Laister arte!!
Argitaratua 2017(e)ko Azaroaren 30, 00:00
Santi Ugalde eta Maitane Arnoso
Umorez betetako festa giroan, azaroak 19an ospatu zen BIZILAGUNAK ekimenean parte-hartzaileei gorazarre egingo zaie.
Aurten Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen ikasle etorkinen arretarako II. Plana aitzakiatzat hartuta, Hezkuntza izango du gai nagusitzat larunbatean Kursaalen ospatuko den ekitaldiak.
Badira 8 urte Gipuzkoa Solidarioa abiatu zenetik, hasieratik ardatz gisa hartuta pertsona immigranteek egiten zioten ekarpena Gipuzkoan gizarte inklusibo eta solidarioa eraikitzeko ahaleginari. ...
Argitaratua 2017(e)ko Azaroaren 9, 09:58
Sariaren I. Aldia: Sariketaren oinarriak
OINARRI hauek helburu dute arauak zehaztea Memoria Historikoa eta Giza eskubideak Saria lehen aldiz emateko. Lehiaketa Gipuzkoako SOS Arrazakeriak antolatu du, Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.
1. Parte-hartzaileak
Sariketan parte hartu dezakete EHUko ikasle 18 eta 25 urte artekoek, eta “Pentsa ezazue hau gertatu dela” erakusketaren bisita gidaturen batean parte hartutakoek, zeina ikusgai dagoen ...
Argitaratua 2017(e)ko Urriaren 26, 09:40
Kontzertua datorren urriaren 28an izango da Bergarako Udal Pilotalekuan eta jatorri siriarra duen Suad Bushnag konpositore kanadiarra izango du gonbidatu berezi.
Pasabide Seguruaren eskubidea, giza eskubidea dela aldarrikatu nahi du ekitaldiak.
2015ean, Siriako egoera latzak bultzatuta, milaka eta milaka errefuxiatu europar kontinentera bideratu ziren babes bila. Tamalez, pasabide seguruen gabeziagatik eta Europar instituzio eta Estatuen erantzun ...
Argitaratua 2017(e)ko Urriaren 25, 09:18
Atzerritik etorritako eta bertan bizi diren familiak, bazkari baten bidez, mahai inguru batean elkartzeko aukera ematen duen egitasmoa da Bizilagunak 2017. Bazkari bakoitzean, bertako eta familia etorkin bana elkartuko dira dinamizatzaile batekin batera familietako baten etxean. Dinamizatzaileak hitzordua antolatzen lagunduko du, aurkezpenak egin, giroa gozatu, … 2012tik Euskal Herrian milaka lagunek parte hartu dute Bizilagunak ekimenean. Aurten, zuk ere bizi dezakezu ...
Argitaratua 2017(e)ko Irailaren 20, 10:13
Eskualde mailako bulegoa irekiko dute Tolosan gizartean, erakundeetan eta elkarteetan eragiteko; ekimena jada Gipuzkoako hiru eskualdetara hedatu da
Aldundiak eta SOS Arrazakeriak elkarlanean abiarazitako Berdin, arrazakeriaren aurkako sareak, ekintza esparrua Tolosaldera hedatuko du. Lehenik Oarsoaldean eta jarraian Debagoienean hasitako esperientzietan jasotako emaitza onen ostean emango du sareak hedapen urrats berri hau. Gertuko politiken bidez, maila lokalean eragitea da Gipuzkoako ...
Argitaratua 2017(e)ko Irailaren 12, 10:13
Ingurune Kulturartekoetan lan egiteko espezializazio Ikastaroa.
Donostian, Urriak 10 eta 17an.
Prezioa: 30 - 10 eskola - ordu
