Zorionak nori?

Argitaratua 2020(e)ko Azaroaren 20, 07:02

Ni%c3%b1o

Unicef-ek COVID-19ak eta pandemia egoerak haurrengan eragin dezakeela dioen txosten bat argitaratu berri du, “belaunaldi galdu” bat utz dezakeela ere baieztatzen du bertan. Kontatu diezaiotela Mariemi. Beste haur asko bezala pandemia dela eta eskolarik gabe gelditu zenean, Mariemek, bere amaren sakelakoa erabiltzea zuen etxekolanak egiteko modu bakarra. Ez zuen ikaskide ez lagunik jolasean ibiltzeko. Bere ama gauez iristen zen etxera, lanean pertsona heldu bat ordu luzez zaintzen egon ostean.

Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioak 31 urte beteko ditu ostiral honetan. Eta egungo pandemia testuinguruan, halabeharrez, haurtzaroan eskubide horiek oso zaurgarri ikusten ari dira. Eta ez gaitezen engainatu, dena ez da birus-ak eragindako egoeraren ondorio.

Unicef-en arabera, historian gehien berretsi den hitzarmena da hau. Besteak beste, bertan baieztatutakoak haur ororen eskubideak bermatzen ditu, munduko zein tokitan jaio izan diren kontuan hartu gabe. Batzuk aipatzearren, bizitza, osasuna, hezkuntza, diskriminazio eza, elkartaratze familiarra edota tratu txarren eta askatasun gabeziaren aurkako babesaren eskubideak dira hauek, baina zerrenda luzea da, garantista da.

Joseph Guinea Conakry-n jaio zen duela sei hilabete, baina bere eskubide guztiak Mediterraneo itsasoak irentsi ditu. Itsasoa bera baita, pertsona jarraituek edo bizitza hobe baten bila datozen horiek bere kostaldera iristea eragozteko, Europar Batasunak aurkitu duen dispositibo erradikalena. Berdin dio horretarako bidean hil behar badute. Joseph bezalako haurrak direnean ere berdin dio. Momentu batean, eta oharkabean, bi bizitza suntsitu ditugu. Josephena, eta bere amarena, uretatik erreskatatua izan zen arren gizagabetasun hau ez bizitzeagatik, beharbada, heriotza nahiago izanen lukeena.

Kostaldera iristea lortzen duten emakumeen kasuetan -migrazio erdia NB-en arabera- europar jendarte eta merkatuek deituta datoz. Nahiz eta egoera irregularrean etorri arazi, gure eskaera bat asetzera datoz: hainbeste gogaitzen gaituzten zaintza lanen ardura hartzea. Orduan, Tchella bezalako haurrak atzean gelditzen dira eta zortea badute, elkartaratze familiarraren eskubideari esker, urte luzeak pasata bere ama dela esaten duen pertsona rekin bilduko dira. Apenas bata bestea ezagutzen ez duten bi lagun.

Dirudienez, haurrek ere tratu txar eta torturaren aurrean babestuak izatearen eskubidea dute, baina Iliasek ohe batera buruz beherara lotua izan zenean galdu zuen bizia, inmobilizazio mekaniko baten ondorioz, bera babestu eta zaindu behar zuen adingabeen zentroan.

Haurrak daude ere Grezian, pertsona errefuxiatuentzako kanpamentuetan, eta hauek ezta, ezin dituzte Konbentzioak aipatutako eskubide horiek baliatu. Are gehiago, animaliak bailitzan abandonatu egiten dira, eskolara joan ahal izan gabe, jolasteko, babestuta sentitzeko eta osasuna bermatzeko espaziorik gabe. Lorik ere egin ezin duten haurrak dira, bizi dute infernuko ke artean osasun mentala galtzen dutenak. Fatima bezalako haurrak, hamar urterekin bere buruaz beste egiten saiatzea zer den dakiena.

Zorionez, asko dira erresilientzia garatu duten haurrak, bizitzako zauriek beren historiak baldintzatzen utzi ez dituztenak eta aurrera egin dutenak. Gaur egun, beren indarrari esker eta bidean aurkitu duten llaguntzari esker, indartu eta zauri horiek sendatzeko tartea aurkitu dutenak. Hau guztia sistema eskizofreniko, zatikatu batean, eskubideen urratzailea den eta aldi berean babesaren promesa egiten duen sistema bera.

Haurren eskubideek prozesu hau guztia ekiditeko ahalmena beharko lukete, baina 31. urteurren honetan, entzunak eta serioago hartuak izateko nahia eskatu beharko dute. Defendatzen dutena etorkizuna delako. Bitartean, pertsona solidarioak eta konprometituak jaiotzen eta hazten jarraitzen dute. Horretan jarraitzeko ordea, beren ekintzak babestuko dituen esparru legal eta politiko bat behar dute. Haurren eskubideei hortaz, urte oso ona opa diegu.

Inés HuarteLogo Sosracismo
Loira Manzani

Gipuzkoako SOS Arrazakeria

        Bizilagunak Poster Aldatuta

 Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web