X. GIPUZKOA SOLIDARIOA GALA

Argitaratua 2019(e)ko Abenduaren 1, 22:12

Unnamed

Harrera sareek, etxeko langileek eta migranteek egindako ekarpena nabarmendu da Bizilagunak Sarien bitartez

Gaur arratsaldean Gipuzkoa Solidarioaren hamargarren ekitaldia egin da Hernanin, Oronaren egoitzan. Pertsona migranteen eskubideen alde eta horien erabateko integrazio lortzeko buru-belarri lanean aritzen diren erakunde eta pertsonen lana aitortu da, eta aretoa leporaino bete da. Horiei eskerrak, gure gizartea gero eta anitzagoa eta irekiagoa da.

Aurtengo ekitaldia berezia izan da. Batetik, hamarkada oso bat igaro delako egitasmoa martxan jarri zenetik. Bestetik, ekitaldi honetan urtero nabarmentzen diren jokabide txalogarriak Bizilagun Sarietan gorpuztu dira.

Aurtengo jokabide txalogarriak honako hauxek dira:

Aurreneko jokabide txalogarria: Kale gorrian dauden gazteei harrera egitea. Modahara, Harrotu Ileak, Kolore Guztiak.

Bigarren jokabide txalogarria: Donostia, Irun eta Hernaniko Harrera Sareak.

Hirugarren jokabide txalogarria: Etxeko langileen egoeraren antolakuntza. SOS Arrazakeria Etxeko Langileak, Bidez Bide, Malen Etxea.

Eta Hernanira etorri izana ez da halabeharrez gertatu. Bizilagunak ez dago ulertzerik udalerri honen eta bertako herritarren parte hartzerik gabe. Horregatik, aukeratu dugu Hernani, aurrenekoz Donostiatik aterata.
Erakunde publikoek babesten dute Bizilagunak, eta euren ekarpena funtsezkoa da. Urtero urtero Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Batzar Nagusiek eta Donostiako Udalak aintzat hartzen dute nork hartu duen parte Bizilagunak bazkarietan, eta diploma pertsonalizatu bana eman diete. Gipuzkoa Solidarioari amaiera emateko modu paregabea izan da.

Edonola ere, aurreko Espainiako hauteskundeetan argi ikusi da lan handia dagoela egiteko, oraindik. Vox alderdi faszistaren gorakada eta zabaltzen ari diren gorrotozko mezuak adibide argiak dira. Horregatik, Vox-entzat izan da aurtengo Sagar Ustela. Gauzak hala, lehenago nabarmendutako jokabide txalogarriak inoiz baino beharrezkoagoak dira. Gorrotoz betetako mezuek gizartea pozoindu baino ez dute egiten Gipuzkoa Solidarioan nabarmendu denez.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web