Urretxindorra Programa BESTELAKO JATORRIETAKO GAZTEAK BERTAKOTZEKO MENTORETZA

Argitaratua 2016(e)ko Azaroaren 18, 14:17

Iturria: Gipuzkoako SOS Arrazakeria

208087.gcid

Beste urte batez, eta jarraian hirugarren aldia delarik, Gipuzkoako SOS Arrazakeriak hasiera eman dio URRETXINDORRA Mentoretza Egitasmoaren ikasturteari. Lehen elkartzea Donostian eta Hernanin eginda, 56 gaztek parte hartu dute eta bertan elkar ezagutu dute protagonistek, ikasturte osoa iraungo duen harremanari hasiera emateko.

Urtez urte hazten ari den programa, 10 et 14 urte arteko atzerritar jatorriko nerabeei eskaintzen zaie eta ikasturte osorako unibertsitateko ikasle baten laguntza izango dute. Nerabe horiek, eguneroko zailtasunez gain, bere gain hartu behar izaten dute etorkin jatorriak gehitzen dien koxka beraientzako berria den gizarte horretan integratzeko.

Aisialdi eta denbora libreko tarteetan nerabeek astero jasotako laguntzak lotura onuragarria sortzen du osatutako bikoteen artean, eta gaztetxoen autoestimua indartzeaz gain bertako nerabeen baldintzetara hurbiltzea ahalbidetzen die.

Gipuzkoako SOS Arrazakeriak, Donostiako Udaleko Gazteria sailaren eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin, aurtengoan 28 bikote osatu ditu: Errenteriakoak bost, zortzi Hernanikoak eta Donostiakoak hamabost. Iazko ikasturte 2015/2016an 14 bikote osatu ziren; aurtengoan eskaerak bikoiztu egin dira, zerbitzu berritzailea baita eta eragin zuzena baitu nerabeen eta haien familien ongizatean, eta harrera egin dien gizartean bertakotzen laguntze baitie. Aurten zazpi ikastetxek parte hartzen dute egitasmoan. Bestalde, mentoreak, denak ere Gipuzkoako SOS Arrazakeriako boluntarioak, EHU, Deusto Unibertsitatea eta Leizaran Institutuko Gizarte Integraziorako Goi Graduko ikasleak dira. Ugariak dira, halaber, egitasmoa laguntzen duten erakundeak, jarduerak erraztuz edo proposamenaz eginez. Horretantxe ditugu Real Sociedad Fundazioa, GBC, Donostiako Aquariuma, Kutxa Ekogunea, Irungo Oiasso Museoa, Donostiakultura, Orona Fundazioa eta Gipuzkoako Basket Federazioa.

Garai latzak dira gizarteko talde prekarizatuenentzat, eta SOS Arrazakeria horregatik saiatzen da Urretxindorra, Bizilagunak eta gisa bereko jarduerak sustatzen, gizarteko elkartasunezko sareak pizteko eta pertsona guztiei harrera eta inklusio aukerak berdintasunean eskaini ahal izateko.

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web