Top Manta, berriro delitua

Argitaratua 2013(e)ko Urtarrilaren 29, 00:00

Iturria: SOS Arrazakeria

Top_manta_en_que_quedamos

Gaur, urtarrilak 29 gazte senegaldar bat inputatu giza deklaratuko du Donostiako Instrukzioko 4. epaitegiak Jabetza intelektualaren aurkako delitu bat egozten diolarik, ustez 100 DVD saltzen saiatu zelako pasa den Udako Loiolako jaietan.

Mbolo Moy Doole saltzaile txikien plataforma eta Sos Arrazakeriak Gallardonen Zigor Kodearen aurreproiektuak top manta berriro delitutzat jo eta saltzaileentzako kartzela zigorra ezartzen duela salatzen dute

Baina Donostiako Udaltzaingoak eta Instrukzioko 4. Epaitegiak aurre hartu diote eta Zigor Kodearen interpretazioa bortxatu nahi dute atzerritar honi delitua egozteko.

Poliziaren esanetan, pasa den uztailaren 28an Loiolako auzoan kale jantzian kaleko salmentaren kontrolatzen ari zirela zera ikusi zuten: gazte beltz bat izara bat zuela DVDrekin eta kalearen beste aldetik kontrolatzen zuela. Atxilotu eta paperik gabe zegoela ikusi zuten. Gaba polizia-etxean eman eta hurrengo egunean aske utzi zuten epaitegiaren aurrean salaketa jarririk. Hamaika orrialdetako txosten bat idatzi zuten delitua egozteko.

Orain gartzelara joan daiteke eta kanporatua izan 104 DVDrengaitik.

Urteetako borroka eta ehunka pertsona gartzelatik igaro eta beste hainbat kanporatuak izan eta gero Zigor Kodea 2010an aldatu zen. Aurretik Bizkaiko Auzitegietako Epaileek saltzaile txikien aurkako epaiak bertan behera uztea erabaki zuen, Zigor legea bakarrik gauza larrietan erabili behar deneko printzipioaren izenean, besteetarako zuzenbide administratiboa eta zibila dagoelarik.

Euskal Herriko beste Udaletxe guztietan eta Espainako gehienetan hau da jarraitzen den Printzipioa. Baina, agerian denez, Gallardonentzako, Donostiko Instruzioko 4. Epaitegiarentzako eta Donostiako Udaltzaingoarentzako hori ez da nahikoa.


Informazio gehiago: Patxi de la Fuente 688634051

Sos Arrazakeria

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web