SOS ARRAZAKERIAK MARTXOAREN 8KO EKINTZETAN EMAKUME ETORKINEK ETA GUTXIENGOETAKOEK JASATEN DITUZTEN DISKRIMINAZIO ANIZKOITZ ETA JAKINAK IKUSARAZTEKO ESKATZEN DU

Argitaratua 2018(e)ko Martxoaren 6, 06:51

Img-20180306-wa0000

Gipuzkoako SOS Arrazakeriak bat egiten du datorren martxoaren 8rako mugimendu feministak deitu duen grebarekin, elkarretaratze eta manifestazioekin. Emakume eta gizonen arteko berditasun osoa lortzeko egiturazko aldaketak behar direla aldarrikatzen dugu.

Prekaritatea, soldataren desberdinkeria eta sexu jazarpenarekin bukatzea dira besteak beste mugimendu feministaren aldarrikapenetako batzuk egun horretarako, beharrezkoak eta bidezkoak eta SOS Arrazakeriak bere egiten dituenak.

Bestalde, SOS Arrazakeriak gogorarazi nahi du emakume etorkin edo gutxiengoetakoak gizartean, dela larruazala, erlijioa, jaioterria, etnia edo kulturagatik, diskriminatuak izaten direla gutxienez bi ezaugarriongatik, alegia aipaturikoak eta emakume izateagatik, hain zuzen ere.

Beraz, SOS Arrazakeriak datorren ostegunean egingo diren ekintzetan diskriminazio anizkoitz jakin horiek ere salatu eta ikusarazteko gonbitea luzatu nahi du .

Informazio gehiago: Anaitze Agirre Larreta 655 71 72 92
anaitze.agirre@sosracismo.eu

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web