Argitaratua 2016(e)ko Irailaren 23, 09:42
Iturria: SOS Racismo Oarsoaldea

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta SOS Arrazakeria elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute, gertuko politiken bitartez arrazakeria eta xenofobiari aurre hartu eta ekiditeko. Pasa den urtean Oarsoaldea eskualdean BERDIN arrazakeria eta xenofobiaren aurkako sarea ekimena jarri zen martxan, herri esparrutik alor honetan eragiteko. “Esperientzia honen emaitzak onak izan dira, eta horregatik jarraipena ematea erabaki dugu”, azaldu du Maribel Vaquero, Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubidetako zuzendariak. Oarsoaldeako proiektua indartzeaz gain, Debagoienara hedatzea aurreikusten du hitzarmenak.