SOS ARRAZAKERIAK “ALAIA, EUSKALDUNA ETA MUSULMANA” ANIMAZIO LABURMETRAIA AUEKEZTUKO DU

Argitaratua 2018(e)ko Martxoaren 7, 08:49

Alaiacas

Laburmetraiak pertsona musulmanek egunerokoan aurre egin behar dien aurreiritzi eta bereizkerietak ikusarazi eta

Alaia 19 urteko neska gaztea da. Euskalduna eta musulmana. Lazkaotarra da eta gurasoak Marokotik etorri ziren eta musulmanak dira. Alaia neska euskaldun bat gehiago da eta bere identitaearen beste ezaugarrietako bat da musulmana dela. Hijaba jaztea erabakitzen duenean bere ezaugarri nabamenena hain zuzen ere, bereziki horrek nolabaiteko arbuioa sentitzen dutenentzako. Euskal herritar eta euskaldun izatea ere ukatzen diote batzuetan.

Pernan Goñik egindako animazio laburmetraian Alaiaren bizipen ezberdinak jasotzen dira. Lana bilatzerakoan hijaba jazteagatik jarriko dizkioten arazoak; kultura edo erlijio musulmana duten gizonezkoak matxistagoak direnaren zurrumurruari buruz pentsatzen duena, edota terrorismoaren inguruan jasaten dituen aurreiritzien berri ematen digu.

“Alaia, euskaldun eta musulmana” komiki ere bada eta joan den abenduan aurkeztu zuten Durangoko azokan. Bai laburmetraia zein komikia, SOS Arrazakeriak ZAS! Zurrumurruen aurkako sarearen baitan egiten dituen ekimenak dira. ZAS! Sarea Euskal Herriko erakunde eta elkarte ezberdinek osatzen dute; Eusko Jaurlaritza eta erkidegoko hiru Aldundiek, 12 elkartek eta 20 udalerrik baino gehiagok. ZAS! Sareak existitzen diren zurrumurru eta aurreritzien kontrako diskurtsoa zabaltzea du helburu, ekimen ezberdinen bitartez.

Alaia, euskaldun eta musulmana

Alaia Captura

YouTube Sos Racismo Sos Arrazakeria
Facebook SOS Racismo/SOS Arrazakeria
Twitter @Sos_Arrazakeria #Alaia #Islamofobia

Informazio gehiago:  Anaitze Agirre Larreta 655 71 72 92
anaitze.agirre@sosracismo.eu

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web