SAFE PASSAGE kontzertu solidarioa aurkeztu dute Bergarako Orkestra Sinfonikoak eta SOS Arrazakeriak

Argitaratua 2017(e)ko Urriaren 26, 09:40

Iturria: SOS Arrazakeria Debagoiena SOS Racismo

22815064_1538579499537316_4680312882548737174_n

Kontzertua datorren urriaren 28an izango da Bergarako Udal Pilotalekuan eta jatorri siriarra duen Suad Bushnag konpositore kanadiarra izango du gonbidatu berezi.

Pasabide Seguruaren eskubidea, giza eskubidea dela aldarrikatu nahi du ekitaldiak. 

2015ean, Siriako egoera latzak bultzatuta, milaka eta milaka errefuxiatu europar kontinentera bideratu ziren babes bila. Tamalez, pasabide seguruen gabeziagatik eta Europar instituzio eta Estatuen erantzun ezak eraginda, gaur arte luzatu den krisi larria hasi zen.

Egoera hau salatzeko, herritarrengan sentsibilizazioa bultzatzeko eta pasabide seguruen eskubidea aldarrikatzeko, Bergarako Orkestra Sinfonikoak eta Gipuzkoako SOS Arrazakeriak, Bergarako Udalaren eta Kutxa Fundazioaren laguntzarekin, “Pasabide seguru baten eskubidea, giza eskubidea” lema duen kontzertu solidarioa antolatu dute Bergarako Udal Pilotalekuan, datorren urriak 28an.

Bergarako Orkestra Sinfonikoaren eta errefuxiatuen egoera gertutik ezagutu duen Javier Julio argazkilariak egindako argazkien bitartez, gatazkatik eta heriotzatik ihesi doazen pertsonek egin beharreko oztopoz betetako bidea gertutik ezagutarazi nahi da. Horretarako, bidai lagun, pasarte bakoitza azalduko duten bi narratzaile izango dira. Argazki proiekzioek, musika eta narrazioek, kontzertua ikus-entzunezko ikuskizun aberats bilakatuko dute.

Orkestrak interpretatuko dituen obren artean, kontzertuan gonbidatu berezia izango den Suad Bushnag, siriar jatorrizko konpositore kanadiar ospetsuaren “Ghadan” (Bihar) pieza joko da. Testuak Joxe Mari Karrerek sortuak dira eta Maitena Salinas eta Ugaitz Alegria aktoreek interpretatuko dituzte.

Kontzerturako sarrerak, Kutxabankeko atarian eskuragarri izango dira asteazkena, urriak 18tik aurrera eta baita pilotalekuko leihatilan ere asteazkenetik, ostiralera bitartean, 10 euroren truke. “0 lerrorako” sarrerak 5 euroren truke eskuratu daitezke. Bildutako dirua, errefuxiatuen alde lan egiten duen “El Sistema Greece”, gobernuz kanpoko erakundeak jasoko du.


Informazio gehiagorako kontaktua:

Aitziber AzkondoSOS Arrazakeria Debagoiena SOS Racismo
606645443

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web