Prentsa oharra. Bizkaiko SOS Arrazakeria-k Sestaoko alkatearen adierazpenei

Argitaratua 2014(e)ko Maiatzaren 23, 06:01

Iturria: Bizkaiko SOS Arrazakeria

Preweb23my%20-%20madrid%20-%20portada%20-%20pag%2001
El Mundo 2014.05.23

“Sestaoko alkateak galderarik gabeko prentsaurrekoa egin du. Agian, badirelako galdera ezerosoak, egiten utzi ez dituenak eta ohar honen bidez egingo ditugunak.

Egia al da pertsona hauek erroldatzea eskatu zutela orain hilabete batzuk, baita urtea ere?

Egia al da ez dituela pertsona horiek erroldatu?

Egia al da SOS Arrazakeriak elkarteko ordezkariek bilera behin eta berriro eskatu diotela, bete gabeko eskari horri buruz hitzegiteko?

Egia al da apirilaren 9an familia horiek udal erregistrora bertaratu zirela eta idatzi bat aurkeztu zutela Udalari eskatuz erroldatzea egin zezan, erantzunik gabe dagoena?

Egia al da alkateak berak eragotzi duela familia horien erroldatzea?

Egia al da Arartekoak 2013ko irailaren 6an Erabaki baten bidez gomendio batzuk eman zizkiola, erroldatze jarduera batzuk legearekin egokitzeko?

Egia al da Arartekoak 2013ko azaroaren 21ean Erabaki batez bidez gomendatu ziola eskatzailea eta haren familia errolda zitzan benetan bizi diren helbidean?

Egia al da Arartekoak, Eusko Legebiltzarrarentzat egindako urteroko txostenean, 36 orrialdean, Sestaoko alkatea nabarmendu zuela, hainbat erakunderen laguntza eza aipatzerakoan, herritarren kexuak garaiz konpondu edo ezinezko egiten dutelako?

Egia al da erroldatzeko betebeharra arbitrarioki erabili duela?

Bere oharrean, gertakari gure ustetan larria onartzen du: hainbat etxe agentziarekin bilerak egin dituela kontu eske nori alokatzen dizkioten etxebizitzak. Grabazioetan jasota dagoenez, mehatxuka esan ditu “Benetan diotsuet, Udalak min handia egin zaitzakete”, edo eta eskatzen ari den hori legez kanpokoa dela esaten diotenei “Nik legea egunero urratzen dut, orduro”.

Ohar hau auziaren muina kokatzeko egin dugu, eta baita ondoko argibideak eskaintzeko:

Adierazpenak ez daude manipulatuta. Epaitegian daude osorik. Argitara atera dira, erroldatzeari uko egiteagatiko prebarikazio salaketarekin batera, jakinda jokaera hori legez kanpokoa dela. Salaketa egin aurretik atera balira, mundu guztia izango genukeen aurka. Gure asmoa ez baita inor kaltetzea baizik eta Sestaoko Udaleko legez kanpoko jarduerak aldatzea.

Alkatearen adierazpenak ez dira beroaldi batean esandakoak. Grabaketak, Udalak deituriko bi bilera desberdinetakoak dira. Frogetarik 2 besterik ez dira. Grabaketak egin ziren, halakoxeak direlako alkatearen jarrerak, eta unea iristen da non batenbat nekatu den eta bere eskubideak babesteko grabatzeari ekin dion, kalumniagatiko salaketak saihesteko.

Baina grabaketek argi uzten dute alkatearen jarrera erroldatzeei buruz, eta hau da gai nagusia. Alkateak, errolda modu ez legalean erabiltzeko jarrerari eutsi dio.

Adierazpenak gaur atera dira, ez inolako ezkutuko kanpainarik egiteko, baizik eta salaketarekin batera datozelako, eta gurea erakundea xumea izanik ahalmenak ere mugatuak ditugu. Saiatu gara, azken hileotan, helburua beste bide batzuetatik lortzen, baita INEren eskuartzea eskatuta ere.

SOS Arrazakeriak nahiago zukeen egoera honetara ez iritsi, besteren artean susmatzen genuelako erantzuna aurreiritzietan, segurtasun ezan eta beldurrean oinarrituko zela. Ez da zuzena esatea Sestaoko alkatearen aurkako kanpaina bat dagoela, ze badakigu jakin argudio horiek aldeko botoak ekar diezaizkiokeela.

Eta hementxe azpimarratu nahi dugu beharrezkoa dela jarrera argia politikarien, hedabideen eta herritarren aldetik gizarte arazoak ez erabiltzeko arbitrarietateak, xenofobia edo bereizkeria zuritzeko. Halaxe ez zaigu onargarria iruditzen ezen alkatearen barkamen eskea benetazkoa bada, egindako adierazpenak arintzen saiatzea, eta berriro zuritzen saiatzea delinkuentzia eta zibismo eza aipatuta, eta aurreiritzirik okerrenak hauspotzea patera-etxebizitzak ahotan artuta. Ez da onargarria Sestaon eta herri ugaritan gizarte mugimendu, erakunde eta herritar ugari zurrumurru eta aurreiritzien aurkako lanean dabiltzan bitartean, horiexek erabiltzea karrera politikoa salbatzeko.

Bizkaiko SOS Arrazakeriak
2014ko maiatzak 22

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web