Politikoki zitala

Argitaratua 2014(e)ko Uztailaren 18, 09:45

Iturria: Agustín Unzurrunzaga. SOS Arrazakeria

Maroto

Agustín Unzurrunzaga. SOS Arrazakeria

Gasteizko alkatearen azken adierazpenak, bere hitz iraingarrien jomugan jarrita pertsona etorkin marokoar eta aljeriar herritartasunekoak, bete-betean kokatzen dira politikoki zitalen kategorian.

 Ez da lehenengo aldia Javier Marotok halako adierazpenak egiten dituela, Gasteizen lekuturiko magrebiar jatorriko etorkinen kaltetan: gizarte laguntzen kontsumitzaile neurrigabeak, haien migrazio egitasmoa laguntza horien inguruan antolatzea, borondaterik edo asmorik ez lanerako, eta batere ahaleginik egin ez gasteiztar gizartean integratzeko. Javier Matororentzat, soilik langabezia sariak dira zilegi atzerritar pertsonentzat, egindako lanaren ordaina baitira; ez hala gizarte laguntza gutxi gora behera unibertsalak direnak, lan jarduera bati zuzenean lotu gabeak.

Horrelako adierezpenek sorturiko asalduraren ondoren, neurri baterainoko zuzenketak eta zehaztasunak egin ohi dira. Batetik egileak berak, eta bestetik militante den alderdiak, Alderdi Popularrak. Baina egileak sekula ez du mamia ukatzen, ez eta alderdiak gaitzesten mamiari dagokiona. Bietariko inor ez doa ñabardurez haratago. Eta hori da kezkagarriena.

Javier Marotok esandakoak antz handia dauka PVV holandar alderdi neopopulista eta islamofoboko buruzagi Geert Wilders-ek esandakoekin europar hauteskundeetarako kanpainan, mitinetara bertaratutakoei galdetzen zienean nahi ote zuten Holandan marokoarrik. Funtsean, magrebiar immigrazioaz Javier Maroto azaltzen ari den ideiak, Europako eskuin muturreko alderdien eta eskuineko alderdi tradizional kontserbadore, liberal eta demokratikoen artean zabaltzen ari den eremu gris batean leku hartzen ari dira. Eskuin demokratikoaren ildo horietan badira espresuki ukipen eremu horiek zuzenean gaitzesten dituztenak. Oraindik orain ikusi dugu Europako Batzordeko lehendakari hautatu Jean Claude Juncker, Fronte Nazionaleko Marine Le Pen-i esanez oso pozik zegoela haren alderdiaren laguntza jaso ez izanaz ez eta PVV, FPÖ, Lega Nord eta Vlamms Belang haren aliatuenak ere. Eta liberal demokraten taldeko buru Guy Verhofstadt belgiarraren txaloak, Juncker-ek hori esan zuenean.

Zoritxarrez baina, jarrera hori ez da europar popularren taldeko alderdi guztiena, eta are gutxiago britainiar kontserbadoreak buru dituen taldearena. Ez da Hungariako Fidesz-ena, ez Frantziako UMPrena, non Herritar Demokrazia ildoak indartu eta garatu nahi duen eremu gris hori nazional populismoarekin, eskuin muturrarekin, Fronte Nazionalarekin, batez ere udalen esparruan. Eta, agidanez, jarrera hori ez da Alderdi Popularreko hainbat kargu instituzionalena, Gasteizko alkate Javier Maroto adibide.

Hala Atzerritartasun Legeak nola arau autonomikoek onartzen dute atzerritarra izatea ez dela oztopo gizarte laguntzak jasotzeko. Ez daude lehentasun nazionaleko ikuspegiaren pean. Ez dira gu-haiek ikuspegiaren arabera ematen. Eta uste dut hori ona dela, demokratikoagoa delako eta hobea gizarte elkartuago baten funtzionamendurako, eta ez litzatekela galdu behar. Baina zenbait politikarik eremu horretara eman nahi ditu gizarte laguntzak, eta haien adierazpenekin indar egiten dute, legezko diskriminazio eremuak zabaltzeko, bete-betean bateginda europar eskuin muturrekoen diskurtsoarekin, “welfare txobinistarekin”, alegia ongizate estatua bai, baina etxekoentzat.

Javier Marotok miran jarri du immigrazioaren zati bat, magrebiar jatorrikoa. Baina gizarte laguntzak atzerritar pertsonen alde bati ukatzeak atea irekitzen dio haiei denei ukatzeko, direna direlako ; eta logika berean, gaur egungo gizarte laguntzen sistemaren egituraren oinarrietako bati eraso egiten dio: bere ezaugarri ez diskriminatzaileari, desberdintasunik ez bertakoen eta atzerritarren artean, alegia gizarte laguntzak jasotzeko oinarria ez dela lehentasun nazionalaren irizpide diskriminatzailean oinarritu behar.

Politikari batzuek, gutxi-gehiago adierazita, « politikoki zuzenaren » moldeak hautsi nahi dituzte, eta argi hitzegiteko eta gai gatazkatsuak aipatzeko eskubidea aldarrikatzen dute. Baina bitxia da ikustea aldarrikapen hori, kasurik gehienetan, ildo kontserbadoreenetatik datorrela, eta Tzvnetan Todorovek dioen bezala, gaur egun « erabateko adierazpen askatasunaren eskaera xenofobiaren ohiko azala da (…) Berehala datorkigu gogora aurrekari esanguratsua : Dreyfus auziaren garaian, Eduard Drumont-ek zuzendutako antisemitismoaren organo bortitzenak La Libre Parole zuen izena ». 2010eko apirilean Badalonan PPko alkate eta hautagai Garcia Albiolek udal hauteskundeetarako kanpainan banatutako propagandak « Argi hitzegiten. Askok pentsatzen dute, nik esan egiten dut » zuen leloa, eta herrian bizi ziren erumaniar ijito pertsonak kriminalizatzen zituen.

Javier Marotok dioena erakargarria izan daiteke biztanleen alde batentzat, oso errealak diren larritasun eta beldurrei irtenbidea gizarte arazoak etnifikatuz ematen dioten horientzat, uste duenarentzat albokoa diskriminatuta beretzako zerbait gehiago geratuko dela. Eta pertsona horiek txalotu egingo dute, eta litekeena da botua ematea, nola Europako Batasuneko beste herrialde batzutan botua ematen dieten gauza horiexek esaten dituzten eskuin muturreko alderdiei. Hainbat eskuindar politikari, lehen esan bezala, espresuki urruntzen dira botu horretatik, ez dute nahi. Ez dirudi hori denik Javier Marotoren aukera, ezpada haren bila dabilela.

Helburuak ez du bitartekoa zuritzen. Ez dugu gizarte babes sistema onik izango, biztanleen zati bat bere jatorri nazionalarengatik diskriminatuz gero. Diskurtso populistaren eragin gaiztoenetarikoa da hautsi nahi izatea gure gizarteko hainbat eremutan oraindik indarrean diren legezko berdintasun elementuak, gizartearen zati baten estigmatizazio maila handituta, magrebiar jatorrikoarena. Agintea duten politikarien diskurtsoak pentsamendu baten adierazpena baino gehiago izaten dira. Egin nahi luketena iragartzen dute. Kasu honetan, eta magrebiar jatorriko pertsonak pagaburu gisa erabilita, atzerritar pertsona guztiak oinarrizko gizarte laguntzen sistematik at uztea. Javier Marotok dioena dioenean, esango nuke bere hitzak eta asmoak urrunago doazela gizarte laguntzetan izan daitezkeen balizko iruzurrei aurre egitea baino. Bere hitzek adierazten dute harantzago joan nahi duela, kolokan jarri nahi duela egungo gizarte laguntzen sistemaren oinarrietako bat, nola den bere ezaugarri ez diskriminatorioa, ez baztertzailea pertsonen jatorri nazionalaren arabera. Azken buruan, nere ustetan, eta bere hitzei so eginez, Javier Marotok, eta agian bere alderdiko kideek, beste sistema bat nahi luke, atzerritar pertsonak kanpo leudekena. Dena den, sistema horrek oinarri luke Europako beste lekutan eskuin muturreko alderdiek proposatzen dutena. Eta uste dut hori hondamendi demokratikoa litzatekeela.Helburuak ez du bitartekoa zuritzen. Ez dugu gizarte babes sistema onik izango, biztanleen zati bat bere jatorri nazionalarengatik diskriminatuz gero. Diskurtso populistaren eragin gaiztoenetarikoa da hautsi nahi izatea gure gizarteko hainbat eremutan oraindik indarrean diren legezko berdintasun elementuak, gizartearen zati baten estigmatizazio maila handituta, magrebiar jatorrikoarena. Agintea duten politikarien diskurtsoak pentsamendu baten adierazpena baino gehiago izaten dira. Egin nahi luketena iragartzen dute. Kasu honetan, eta magrebiar jatorriko pertsonak pagaburu gisa erabilita, atzerritar pertsona guztiak oinarrizko gizarte laguntzen sistematik at uztea. Javier Marotok dioena dioenean, esango nuke bere hitzak eta asmoak urrunago doazela gizarte laguntzetan izan daitezkeen balizko iruzurrei aurre egitea baino. Bere hitzek adierazten dute harantzago joan nahi duela, kolokan jarri nahi duela egungo gizarte laguntzen sistemaren oinarrietako bat, nola den bere ezaugarri ez diskriminatorioa, ez baztertzailea pertsonen jatorri nazionalaren arabera. Azken buruan, nere ustetan, eta bere hitzei so eginez, Javier Marotok, eta agian bere alderdiko kideek, beste sistema bat nahi luke, atzerritar pertsonak kanpo leudekena. Dena den, sistema horrek oinarri luke Europako beste lekutan eskuin muturreko alderdiek proposatzen dutena. Eta uste dut hori hondamendi demokratikoa litzatekeela. 

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web