Pertsona errefuxiatuekin mentoretza programa, ariketa aproposa

Argitaratua 2019(e)ko Ekainaren 17, 17:25

Mesa%20de%20trabajo%201%20copia

 Ekainaren 20ari begira, pertsona Errefuxiatuen egun internazionala

2015. urtean alarma piztu zen garai hartan gerretatik ihesi Europara iristen saiatzen ari ziren pertsonak sufritzen ari ziren egoerarengatik. Europar Batasuneko botereek proportzio erraldoia duen alarma honi emandako erantzuna ez zen, ordea, proportzionala izan.

Orduan, elkartasun olatu batek gure kaleak zeharkatu zituen. Gobernuaren porrotaren lekuko izan zen elkartasuna. Kontinente zaharrak zipriztintzen zuten xenofobia eta arrazakeria kasuen aurrean eskandalizatutako elkartasuna.

Pertsona errefuxiatuen eskubideen alde lan egiten duten erakundeek haien ahalegina biderkatu behar izan zuten, eta modu naturalean iniziatiba eta proposamen berriak sortu ziren.

Gipuzkoan bizi zen elkartasun maila potentziala egiaztatu zigun ikerketaren ondoren, SOS Arrazakeriak mentoretza-programa praktiko bat martxan jartzeko deialdia egin zuen. Gipuzkoan bizi diren familien edo taldeen artean Mentoretza programa bat ezartzean zetzan, pertsona eta familia errefuxiatuekin. Erakunde eta entitate ezberdinekin hitz egin genuen eta proposamena martxan jartzearen beharrari dagokionez adostasun handia zegoela ikusi genuen. Obra Social de la Caixa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza esplizitua jaso genuen. Hotz Zarautz, San Telmo Museoak, Albaola eta Erreala elkarteek laguntza eman ziguten baita ere.

Orain dela bost urtetatik Gipuzkoan jatorri migratzaileko adingabeekin aurrera eramandako Urretxindorra Mentoretzan izandako esperientzia oinarri hartuta, eta Mentoretza Sozialeko koordinatzailearen aholkularitzarekin estatu espainiarrean aurrera eramandako esperientzia bakarra 2017an Catalunyan izanda, urrats bat aurrera eman genuen.

CEAR-ekin kolaborazioan martxan jarri genuen proiektua. Gaur arte zazpi taldez osatuta dago dagoeneko Errenteria, Donostia, Irun eta Bilabonan martxan daudenak. 17 pertsona errefuxiatuekin mentoretza programan parte hartzen duten 22 pertsona autoktono edo biztanleek osatzen dute.

Esperientzia pilotu honen lehenengo ebaluazio bezala, pertsona boluntario hauek izandako konpromisoa nabarmentzen dugu, zeinak bere denbora eta dedikazio osoz egoera lazgarria jasaten ari direnen urratsak partekatzen dituzten. Bestetik SOS Arrazkeriaren aldetik, pertsona hauek eskertu nahi ditugu haien mentoreengan ezarritako konfiantzarengatik.

Diskurtsoez haratago, haietako gehienak hutsik daudenak, elkartasuna egunez egun ematen dela uste dugu, partekatuz, entzunaz, pertsonen inplikazioarekin eta eskutik helduta bide eginaz. Estereotipoak hausteko eta gorrotoaren diskurtsoei aurre egiteko beharrezkoa den ariketa bat da hau. Modu aproposa da pertsona orori irekia dagoen gizarte abegikor bat eraiki ahal izateko.

Bizilagunak 2019

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web