PANDEMIAK EZ DU URRETXINDORRA GELDIARAZTEN

Argitaratua 2020(e)ko Abenduaren 2, 09:56

Iturria: Gipuzkoako SOS Arrazakeriak

Logo-sosracismo-mentoria-juntos

Gipuzkoako SOS Arrazakeriak jatorri migratzaileko nerabeekin duen URRETXINDORRA proiektuaren zazpigarren edizioari hasieran ematen ari zaio aste hauetan.

Urretxindorrak, Gipuzkoako hainbat ikastetxeekin eta gizarte zerbitzuekin egiten du lan, 10-14 urte bitarteko neska-mutilen autonomiaren, autoestimuaren eta inklusioaren alde. Parte hartzen duten neska-mutilak migrazio prozesu batean daude eta honek zaildu egiten die beraien potentzial guztia garatzen, aurkitzen dituzten oztopo batzuk direla eta.

Whats App Image 2020 12 02 At 10.44.46Urretxindorrak azken honetan eragiten du. Unibertsitateko edo goi mailako zikloko boluntarioak astero elkartzen dira neska-mutil hauekin ikasturte osoan zehar aisiaz disfrutatzeko. Orain arte berrehun gazte baina gehiagok hartu dute parte proiektuan.

Gazte hauen bidelagun diren boluntarioak prestakuntza tailerrak izan dituzte eta honen ostean, parekatzean egin ditugu. Aste hauetan lehenengo topaketak ari dira izaten eta ezagutzen hasiak dira. Aurtengo ikasturte berezi honetan, hasierako festa egin ordez, topaketa indibidualak ari gara egiten non adin txikiko mentoratua, unibertsitateko edo goi mailako mentorea, familia eta SOS Arrazakeriako teknikaria elkartzen diren.

Aurtengo ikasturtean 34 bikote osatuko dira Donostian, Errenterian, Tolosan, Urnietan eta Hernanin, Eusko Jaurlaritzaren, Donostiako eta Errenteriako Udalen eta La Caixa Fundazioaren laguntzarekin.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web