Otsailaren 24an Ruiseñor-Urretxindorra sareak mentoretzan oinarritutako boluntzariotza proiektu baten nazioarteko eguna ospatu zuen.

Argitaratua 2016(e)ko Otsailaren 23, 16:11

Iturria: Coordinadora Mentoría Social

Img_8980

Nerabezaroan dauden neska-mutil eta unibertsitateko ikasle diren gazteen arteko mentoretza proiektu bat da Urretxindorra.

Urretxindorra sarea (NightingaleMentoring) 8 herrialdetako 27 erakundeek osatzen dute, horietako 5 Estatu Espainolean sorturik.

Duela hamar urte Espainian jarri zen martxan proiektu hau, unibertsitateko boluntario eta nerabezaroan dauden neska-mutilen arteko mentoretzan datzana eta aisialdi esparruan (eskolatik kanpo) gauzatzen dena. 5 dira momentu honetan proiektu hau gauzatzen duten erakundeak Espainian, Gironako Unibertsitatea izanik lehenengoa 2005-2006 ikasturtean. Orain arte, 2.000 gazte izan dira proiektu honetaz baliatu direnak (unibertsitate ikasle zein mentoredun gazteak), eta gaur egun, mentoretza estatuaren gizarte esku-hartze erreminta gisa erabiltzen duten proiektuen erdia dira urretxindorra proiektuak. Catalunyan bezala, Mallorca, Valladolid, Galizia, Nafarroa, Gipuzkoa eta Guadalajaran aurki dezakegu antzeko mentoretza sozialak.

Urretxindorra proiektuaren eraginaren azterketak azpimarratzen duen bezala, hurrengoak dira mentoretzan parte hartzen duen gazteak jasotzen dituen onurak: hizkuntzaren ikaskuntza azkarragoa egiten zaie, lagun sare anitza eta zabala sortzen dute, hezkuntza itxaropenak handitu egiten dituzte, testuinguruaren ezagutza errazten da (bizi den herria), autoestima eta konfiantza pertsonalaren igoera nabaria jasotzen du, beste ezaugarri askoren artean. Azterketa honek nerabeen integrazioaren bidean mentoretzak hartzen duen paperaren garrantzia azpimarratzen du, baita erradikalismoen aurreikuspena erraztu ere. Unibertsitateko ikasleek pertsona eta heldu arduradun gisa formatu daitezen, arlo horretara bideratzen dira bere onurak, errealitate ezberdinak ezagutuz, kultur eta erlijio ezberdinak jatorri dituzten eta prozesu migratzaile bat jaso izan duten inguru ahuleko neska-mutilak. Aldi berean, enpatia eta entzute aktiboa bezalako konpetentziak garatzen dituzte, baita aurrekontu txiki baten kudeaketa edo ekintzen planifikazio eta antolakuntza ere.
10 Raon Esp 1

Unibertsitateko ikasleek pertsona eta heldu arduradun gisa formatu daitezen, arlo horretara bideratzen dira bere onurak, errealitate ezberdinak ezagutuz, kultur eta erlijio ezberdinak jatorri dituzten eta prozesu migratzaile bat jaso izan duten inguru ahuleko neska-mutilak. Aldi berean, enpatia eta entzute aktiboa bezalako konpetentziak garatzen dituzte, baita aurrekontu txiki baten kudeaketa edo ekintzen planifikazio eta antolakuntza ere.

Urretxindorra proiektua Katalunian jarri zen martxan 2005ean, Gironako Unibertsitatearen eskutik. 720 haur dira hasieratik parte hartu dutenak, Gironako 12 herri desberdinetan, eta aurten bere 10. urtemuga ospatuko du. 2010-2011 ikasturtean, Nafarroako Unibertsitate Publikoak ere, proiektua martxan jarri zuen, jadanik finkatu dena eta Nafarroako hiru herritan gauzatzen da. Oraingoz 56 dira parte hartu duten neska-mutilak.

Ikasturte horretan bertan, Servei Solidari Fundazioak Bartzelonan ezarri du proiektua, eta aurten, 5. urtean alegia, Badia del Vallés-en talde bat sortu da. Aipatutako Fundazioan 53 bikote aktibo aurki ditzakegu aurten, eta 174 bikote dira bere eskutik pasa direnak. Azkenik, 2014-2015 ikasturtean proiektua Tarragonan jarri zen martxan, Associació Quilòmetre Zeroren eskutik, 46 bikotek osatzen dutena. SOS Arrazakeria Gipuzkoari esker, Donostia, Hernani eta Errenterian proiektua ere ezarria izan da, 21 bikoterekin bi urte hauetan zehar.

Gironako Unibertsitatean Urretxindorra proiektuaren arduradun den Jordi Feuk zera aipatzen du 10 urteko ibilaldi honi erreferentzia eginez: partizipazio hau "mentoretza hutsa baino hartago iritsi da. Inplikaturiko agenteen borondatea, bihotza eta gogoak beharrezko laguntasun eta konfiantza sortzea errazten dute, eta hauek aldi berean proiektua errutina bihurtu ez dadin eta aurrera jarraitu dezan lagundu du".

Eusko Jaurlaritzak eta Donostiako Udaletxeak, SOS Arrazakeriak bigarren urtez aurrera eramaten duen proiektuari laguntza ematen dio. Horrez gain, bi unibertsitate eta 5 ikasketa zentro parte-hartzen dute, baita Real Sociedad, Aquarium, Orona Fundazioa edo GBC saskibaloi talde lokala bezalako erakunde ere.

Urretxindorra proiektuan parte hartzen duten jatorri migrantedun gazteek bere autonomia eta autoestima indartzeko aukera paregabea daukate, baita pertsona gisa inklusioan eraiteko, egoera berdintsuan eskubide eta beharrak azpimarratuz.

Informazio gehiago eskatzeko kontaktua:
Mentoria Social

Ruiseñor/Urretxindorra Guipúzcoa SOS Racismo : Karlos Ordóñez tel. 943321811

Rita Grané. Coordinadora Mentoria Social. coordinadora@mentoriasocial.org - tel. 933 297 428 y 639 706 660

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web