Oheak hutsik eta migranteak kalean lotan

Argitaratua 2018(e)ko Abuztuaren 12, 13:45

Irun%2012082018

Irunen dauden migranteen egoeraren azken ordukoa

Bart 25 lagunek kalean egin behar izan dute lo, Martindozeneako aterpetxean 35 ohe hutsik geratzen ziren bitartean. Asteburu honetarako 60 toki jarri dituzte migranteentzako. Erakunde-arteko mahaiak astelehenetik aurrera hartuko duen erabakia ezagutu gabe, toki gehiago jarriko dituztela espero dugu.

Elkarretaratze honekin azaleratu nahi dugu bart sortu duten egoera perbertsoa: Erakunde-arteko mahaiak (EuskoJaurlaritza, Foru aldundiak, hiruhiriburuetako eta Irungoudalak) ezarritako harrera protokoloak hiru eguneko harrera ezarri du. Behin epe hori pasata, erabiltzaileek ezin dute bertan jarraitu edo berrerabili.

Bart gauean ezdira Martindozeneako ohe guztiak bete. 25 leku erabili dira eta 35 hutsik geratudira. Aldiz, sartzea galerazi zaie 25 lagunei, 3 eguneko erabilera epea agortu dutela esanez, ezbaitute kontutanhartzen tokirik dagoen edo ez.

Aldiberean, azpimarratu nahi dugu Frantziako mugan eragiten ari diren egoeraren ankerkeria. Frantziako poliziak burubelarri dabiltza muga zeharkatu eta bidea jarraitzen saiatzen diren migranteak kanporatzen. Horren ondorio zuzena da migranteak Irunen gelditu beharra izatea, nahi duten denbora baino gehiago. Zentzu horretan,Migranteentzako SostenguSarea saiatzen ari da ahal duen moduan, erakunde publikoek betetzen ez dituzten migranteen beharrei erantzuten.

Kontutan hartzen ditugu erakundeen ekimenak, baina agerian dago ez direla nahikoa. Horregatik elkarteek eta norbanakoek osaturiko Sostengu Sareak harrera duina eta integrala exijitzen jarraituko dugu. Gogoratu migranteek ezin dutela modu seguruan bidaiatu eta izugarrizko oztopoei eginbehar diétela aurre, bizitza ere arriskatuz, erakunde politikoek harturiko neurrien ondorioz.

Migranteei Sostengu Sarea: Adiskidetuak, Amnistia Internacional, Helduak,, Hotz, Lakaxita Gaztetxea, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Stop Deshaucios, SOS Arrazakeria, Zero Pobrezia.

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web