MUNDUKO ARROZAK (IRUN)- SOS ARRAZAKERIA BIDASOALDEA

Argitaratua 2018(e)ko Uztailaren 17, 09:20

Iturria: SOS RACISMO BIDASOALDEA

Img-20180717-wa0008

NOIZ? NON ? ZEINEK? 

Hurrengo larunbatean, hilaren 21ean, Irunen lehenengo aldiz MUNDUKO ARROZAK ekitaldia burutuko da. Goizeko 11:00tatik 14:00ak arte ZABALTZA PLAZAn herrialde ezberdinetako 19 talde bilduko dira, eta bakoitzak jatorriko herrialdeetako teknikak erabiliz, beraien erara prestatuko dute arroza. Goiz guztian zehar, zabaltza plazan musikarekin batera, jai giroa eta animazioa egongo dira, nahi duen pertsona oro hurbiltzeko proposamena eginez. 13:15etan, 19 arrozak prest daudenean, dastatzeko aukera emango zaio hurbiltzen den edonori, muxu-truk. Hala, Programa edo goizeko dinamika horrela pentsatuta dugu:

Img 20180711 Wa0002

10.00- Ongi Etorriak , Aurkezpena, Eskerrak. 

10:15- 13.00- Arroza prestatu. 

13:15- Arroza prest eduki. 

:15-14:00- Arroza dastatu 

14:00- Ekitaldiaren itxiera eta eskerrak

Era berean, ____MAT SEA___DJ-a, (Ganbia), MATTIN txalaparta jolea, (Euskal Herria), eta MAX saxo eta Djembe jolea ( Senegal) edukiko ditugu sukaldari, laguntzaile, eta ikusleei animatzeko goiz guztian zehar. Taldekideen artean jatorri ezberdinetako pertsonak edukiko ditugu, zehazki: BRASIL, KAMERUN, GANBIA, INDIA, EUSKAL HERRIA, MAROKO, NIKARAGUA, PAKISTAN, PERU, SAHARA, GINEA KONAKRI, SENEGAL eta SIRIA- ko taldeak. Era berean, esparru honetan integrazioaren, sukaldaritzaren eta antzeko zenbait elkarteetako taldeen presentzia ere edukiko dugu, ekitaldiko proposamena borobiltzeko asmoz.

ZER DA MUNDUKO ARROZAK?

Munduko Arrozak ekimena 2004an sortu zen Bilbon integrazio eta parte hartzea sustatzeko asmoz, Grupos de Bilbao la Vieja, San Francisco eta Zabala taldeen koordinakundearen bitartez. Hiri handietako zenbait auzoetan jasaten den marjinazio egoera habia-puntutzat hartuta, garai hartan Bilbo hirian egoera honekin sentsibilizazio lanetan zebiltzan eta dabiltzan taldeen proposamen umilak, 15. Edizioa ospatu du aurten bertan. Delarik dela pertsona ororen jaioterria, auzoen arteko eta pertsona hauen guztien inklusioaren alde, hauen artean hartu-emana sustatzearen helburua dihardu oraindik ere. MUNDUKO ARROZAK helburu hau bera, hau da: INKLUSOA, jai-giro formatuan egina eta Bilbon oso ekitaldi jendetsua bilakatu dena. Gerora Errenteria, Tolosa, Arrasate, Donostia, Hernani,… bezalako herrietara zabaldu dena, SOS ARRAZAKERIA taldeen bitartez.

ARROZA, kultura orotan plater ohikoa delarik, norberak jaioterrikoak dituen metodoak erabiliaz, sortzen diren platerak oso ezberdinak izan daitezke. ARROZAK hartu ditzakeen kolore, zapore, eta usainak hain diferenteak izanik, ekitaldi beraren sinbologia oso ongi definitzen du: hiri ororen gaur egungo aniztasuna, auzoen artean ikusten hasten den dibertsitate berdina da. Eta era berean, aniztasun horren elkar erlazioak dakarren aberastasun hori bera aldarrikatu nahi da ekitaldi honen bitartez. Horregatik beragatik ikusi dugu BEHARREZKOA IRUN HIRIAN ere, halako ekitaldi polita aurrera eramatea. Irunek datu demografikoak kontuan harturik, ia 100 nazionalitate ezberdinetako ( 98 zehazki), 5972 pertsona bizi dira gaur egun gure hirian. Bidasoaldera zabaldu ezkero datu hau, bai eta Euskal Autonomia Erkidegora zabalduz gero, proportzionala delarik gutxi gora behera.

ZERGATIK IRUNEN?

Irunera itzulita, Kolon ibilbidetik joaten garenean ordea, beste herrialdetako zenbat pertsona etorkinekin edukitzen dugu harremana? Zergatik ez da hartu-eman hori sortzen gure artean? Irunen errealitatea MULTIKULTURALA dela eztabaida ezina da. Gustatu ala ez, zenbait auzoetako eta zonaldeetako populazioa oso anitza da, baina akaso, galdetu beharko genioke gure hiriari: 98 nazionalitate elkar-bizitzen daudela eta, nolatan ez dago egunerokotasunean hartu-eman ohikoagorik? Guztiok hiritar garen heinean, garrantzitsua eta beharrezkoa deritzogu elkar ezagutze eta hurbiltasun bat modu sakonago batean ematen hastea. Hau delarik Irunek gaur egun daukan egoera, -mundu osoko dinamika globalak dakarren ondorioa ere aniztasun hori delarik- guztion bizikidetza modu hurbilago batean bizitzeko beharra ikusten dugu BIDASOALDEA SOS ARRAZAKERIA taldetik, guztion aberastasuna bermatuko duelakoan. Nahastuta bizi gara, nahasi gabe. Nahastuta, nahasi gabe. Zentzugabekeri ilogikoa beraz, kontra-argudio bezala, herrialde ezberdinek dakartzaten kultura, tradizio, ohitura eta usteak beldur gabe partekatzeko filosofia, kasu honetan, gastronomiara helaraziko dugu datorren larunbatean. Filosofia hori oinarritzat hartuta, eta hurbiltasun horren bitartez,gure hiriak berez dituen galerak ere ikusteko gai izango garela uste dugu, guztion arteko hartu-emana sortuaz eta elkarren arteko interesa piztuaz, Irunen aurpegi ezberdin guztiak ezagutzeko aukera edukiko baitugu, eta modu berean gure hiria hobeto ezagutzeko aukera ere.

PERTSONA ETORKINEN EGOERA- ZAILTASUNAK

Guztiok kontziente gara pertsona etorkinek hona etortzeko daukaten bidaia zaila eta latzaz. Azken urteotan zehazki, errefuxiatuen etorrerarekin batera, ematen du halako sentsibilizazio puntu bat sortu dela eta hurbilago ikusi dugula askok eta askok Europara edo Amerikara etortzeko modu duingabea. Hona iristen direnek ordea, ez dute hemengo sisteman oztopo eta zailtasuna ez den beste egoerarik topatzen. Behin hona iritsi direlarik, haien egoerak hobera egin baino, are gehiago zailtzen da: hasteko, guztiok etxebizitza alokatzeko zailtasuna edo lanpostu duina lortzeko aukera zailak baditugu, etorkinen kasuan, honi askotan diskriminazio kasuak gehitu behar zaizkio. Behin hona iritsi direlarik, legalki aurrera pausuak emateko aukerak zaildu egiten zaizkie, eta beraien kabuz bizitza aurrera eramateko aukera urriak dituzte. Adibidez, etxeko lanen eta pertsonen zaintza egiten duten emakume proportzio handia etorkina da, eta izatez, gero eta deigarriagoa da daukaten lan kondizio kaxkarra; Era berean, jakina da nola pertsona batzuek modu ilegalean etorkinen beharraz baliatzen diren, diru kantitate gutxi baten truke, lan ordu asko egiteko. Hau guztia, guztion ardura da. 

Irungo kasuan, salatzen hasiz gero, bereziki deigarria da, azken aldi honetan Irun/Frantzia mugan sumatu den etorkinen mugimendua, pertsona asko saiatzen ari da behin eta berriz muga hau igarotzen, inolako babesik gabe eta modu klandestinoan. Ez dugu zertan hegoaldeko mugara begiratu behar, edo eta Grezia edo Italiako egoeretan soilik so egin behar. Hemen bertan ditugu, eta berrietan hain deigarriak diren “AQUARIUS”ean datozen pertsonak, gero IKUSTEZIN bilakatzen ditugu gure egunerokotasunean: Gure inguruan milaka AQUARIUS edukita, eta gugan inolako interesik sortu gabe.

SOS BIDASOALDEA AURKEZPENA

Horregatik, SOS BIDASOALDEA sortzeko beharra ikusi genuen gutxi batzuek, eta poliki-poliki ekitaldi eta ekintza diferenteen bitartez, etorkinen presentzia, inklusioa eta gure arteko elkar bizitza hobetzea dugu helburu. Era berean, eta are gehiago, sortzen diren egoera arrazistak eta bidegabekoak salatzea dugun helburu nagusi. Gonbitea egiten dugu Irunen bizi den eta halako kezkak dituen herritar orori, gero eta gehiago izanik, askoz ere gai eta arlo gehiago jorratzeko aukera izango baitugu. Gure telefono zenbakia: 688812330 eta helbide elektronikoa: bidasoaldea@sosracismo.eu dira, gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero edo eta informazio gehiago nahi izanez gero.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web