Moraza hutsik... Kaleak beterik?

Argitaratua 2019(e)ko Abuztuaren 30, 09:17

Iturria: Hiritarron Harrera Sarrera

Logo%20nuevo%20red

Azkenean, gertatu da. Udalak aspalditik zuen Morazako eraikina jomugan. Bertan egoteak gure hirian hamarnaka pertsonek babespean lo egiteko dituzten arazoen salaketa da jada, hutsik dauden etxebizitzak mahaigaineratzen diren heinean. Donostiak duen postal itxura eta udalaren auritatea kolokan geratu dira honela. Legaltasuna berrezartzea denbora kontua zen. Eta kaltetutako pertsonak? Hara, instituzioen kezketatik urrun dagoen detailea da.

Hori da Hiritarron Harrera Sarearen eta Modahara kolektiboko partaideoi mugiarazten gaituen kezka. Aspalditik mutil eta neska gazte horiekin lanean gabiltza kale gorrian geratzea saihesten duten baliabiderik ez baitago beraientzat. Atsekabez eta suminez ikusi ditugu udalaren jokaera eta alkatearen adierazpenak, pertsona hauen problematika gogorra aintzat hartu gabe.

Bestalde, poliziaren erakustaldiak udaltzaingoaren laguntza izan du, Atzerritarren legearen neurri arrazistak eskuan, bere eskumenetatik kanpo dagoen eremuan gehiegikeriaz jokatuz, eraikinean gaua pasatzen zuten hainbat gazte Atzerritartasunera eramanez kanporatze agindua ezarri diezaieten.

Kaleratzea okupazioak sortzen omen zituen segurtasun-gabezia eta eragozpenekin justifikatu nahi izan da, demagogiaren mukuru, salatu den sexu-eraso batean oinarritutako argudioa emanez. Udala diskurtso horrekin kontsekuente izango balitz, gure hiriko zenbat aisialdi lokal itxi beharko lituzkete bere inguruan eragiten diren hainbat eraso eta eragozpenak direla-eta?

Donostian eta Lurralde osoan kale egoeran, bai migrante bai bertako, dauden pertsonentzako baliabide nahikorik salatu nahi dugu beste behin. Instituzio guztiei egoera hau konpontzeko beharrezkoak diren neurrian martxan jarri dezaten eskatzen diegu.

Berriz ere pertsona hauek, gazteak gehienak, laguntzeko borondatea mahaigaineratu nahi dugu. Udalak eta beste instituzioek errealitate hau aurpegiratu nahi badute, gure eragileetan beharrezko osagarri herritarra aurkituko dute. Pertsona hauen laguntza eta babes zuzenean parte hartu nahi dutenak ere helburu horrekin garatzen ditugun ekintzetan parte hartzera animatzen ditugu.

Gure gizarteko kolektibo oso zaurgarriak gaizki tratatzea onartzen ez dutenak datorren hilaren 31ean, 11etatik aurrera, Donostiako udaletxearen atzealdean ospatuko den prentsaurrekora eta elkarretaratzea animatzen ditugu. Bertan, aldarrikapen horiek jasotzen dituen manifestu bat aurkeztuko da berme herritar eta politikoa jasotzeko.

Harremanetan jartzeko: redacogidaciudadana@gmail.com

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web