MANIFIESTUA 2017KO MARTXOA

Argitaratua 2017(e)ko Martxoaren 10, 16:29

Iturria: SOS Racismo Gipuzkoa

Martxa%20soluzioak%202017

Beste behin, pertsona errefuxiatuen harrera eraginkor baten alde eta asilo eskubidearen defentsan.

KARTELA  - TRIPTIKOA

Bigarren urtez jada, pertsona errefuxiatuen harrera eraginkor baten alde eta asilo eskubidearen defentsan adierazten gara.

Arrazoia, zoritxarrez, orain dela urtebete aurreikusi genuena betetzen hari delako da: Europar Batasuna (EB) osatzen duten Estatuek, dituzten asilo politikak norabidez aldatzen ez badute, gure mugetan hildakoak pilatzen joango dira. Eta milaka pertsona harrapatuta geratuko dira, gaizki ekipatutako kanpamenduetan, herrialde bakoitzeko autoritateen eskutik gaizki arduratuak izango direnak, hotza eta gosea pasaz Europa Batasunaren barnean.

Migrazioen Erakunde Internazionalaren (OIM) arabera, 2016. urtean, 5.082 pertsona hil ziren (bataz besteko, 14 pertsona eguneko) Mediterraneoko ibilbide desberdinetatik Europar Batasunera iristeko intentzioarekin. 2015. urtean, aldiz, 3.777 pertsona hil ziren, 2014. urtean baino 2000 gehiago. Bistakoa zen, aldaketa askorik gabe, 2016. urtea, urte hildakora izango zela. Eta horrelaxe izan da.

Europar Komisioko lehendakariordea den Frans Teimmermanek eta migrazio komisarioa den Dimitris Avramopoulosek deklaratutako guztitik ez da ezer bete, 2016ko irailak 28an prentsa ohar batean adierazi zen bezala; balantzea egiten da bi pertsonaia huen jokabideen inguruan eta 2016ko martxoan Turkiarekin sinatutako itun iraingarriaren inguruan ere. Ez dira hildakoak gutxitu, baizik eta handiagotu. Mediterraneo ekialdean hildakoen kopurua gutxitu egin da baina erdialdean, aldiz, kopurua handiagotu da. Ez da bete 2015eko irailak 25ean Europar Batasunak berak hitzartutako berkokapen eta kokaleku berriaren adostasuna eta daramaten erritmoan, ezinezkoa izango da 2017. urte amaierarako lortzea.

Bestalde, ACNURrek ohartarazi du, 2017. urterako, bi milioi pertsona inguru, gehienak siriarrak, berkokapen beharrarekin egongo direla: Non eta nola, Europar Batasunak hartutako erabakiekin?

Erabaki horiekin ez gaudela bat ere ados manifestatu nahi dugu, 2016ko irailean, Bratislavan, asilo eta migrazioen inguruan ospatu zen goi bileran adostutako ibilbide orriarekin. Ezin dugu onartu, Europako politikek gai hauen inguruan, segurtasun handiago bat hartzea, kontrol eta kanporatze gehiago egitea eta asiloa eta babesa eskatzen duten pertsonen eskubideak bigarren edo hirugarren planoan ezartzea mesprezu osoz.

2016ko otsailean ospatu zen Batasuneko Kontseilutik, Turkiaren itunaren sinadurari ateak ireki zizkionak martxoan, babesaren eta asiloaren inguruko ikuspuntua beldur gehiagorekin ikustea erraztu du. Europar Batasuneko ordezkariek atzera egin dute, beldurrarengatik gehienbat eta beste batzuetan uste propioengatik, Europar Batasuneko estatu desberdinek edukitako iritzi publiko askorengatik, babes internazionala behar duten pertsonekin solidaritate aztarnak adierazteagatik. Eta Giza Eskubide Unibertsalaren Adierazpenean, 1967ko New Yorkeko protokoloan, 1951n Ginebrako hitzarmenean adostutakoa eta Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen eskutitzean aldarrikatutakoa errespetatzen ez delako.

Estatu espainiarra, Europa Batasuneko herri guztietatik, asilo eskatzaile gutxien hartu dituena izan da. 2015. urtean, 1.265.000 asilo eskatzaile formalizatu ziren Europar Batasunean, non, 14.600 Espainian egin ziren, hau da, % 1,1a. Bien bitartean, Suedian, milioi bat biztanleko, 16.000 errefuxiatu hartu izan ziren, Espainian aldiz, milioi bat biztanleko, 314 asilo eskatzaile. Eta egoera berdina gertatu da 2016an, 14.600 pertsonek asiloa eskatu dute berriro ere.

Europar Batasuna, 500 milioi biztanlek osatzen duten espazioa da, non, orain arte hartu dituen kantitateak baino gehiago hartzeko materiala eta medio tekniko behar adina izan, baita kalitate hobeagoetan ere. Beste garaitan egin izan zen eta orain ere egin daiteke. Baina horrek beste mota batetako politika behar du. Politika berri bat non biztanleriari solidaritatea adierazten dion euskarria emateko, Europar Batasuneko estutu guztiek erabaki legalaren konpromisoaren aurrean eta Batasuneko Tratatuen testuek diotenaren aurrean, errespetua adierazten duen politika.

Europako herrialde desberdineko udaletxeen iniziatiba hiri hartzaileak sortzeko eta giza ibilbide gehiago irekitzeko eskaerak bermatzen ditugu, Espainiako, Greziako, Italiako edo Bulgariako portuetara iristeko pertsonek itsasora bota ez daitezen ekiditeko.

Errefuxiatuak dauden toki konkretuetan garatzen hari diren iniziatiba solidarioei euskarri eman nahi diegu, Grezian garatzen hari direnak espezialki.

Eta Europako Kontseiluak eta Batzordeak inposatutako politikak salatu nahi ditugu, ez bai dira nahiko solidarioak benetan existitzen diren beharren aurrean, asiloa eskatzen duten pertsonen eskubideak ezerezten bai ditu, sinatutako hitzarmen internazionalek ezarritakoa betetzen ez dituztelako, Europar Batasunak berak ere adostutakoa betetzen ez duelako eta beste alde batera begiratzen dutelako sortzen dituzten milaka hildakoen aurrean.

Horregatik, Gipuzkoako herritarrei parte hartzera deitzen diegu Martxoaren 19an Pasaiatik Donostiara egingo dugun martxara.

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web