Mahai-ingurua Errenterian, errefuxiatuekin mentoretza sozialaren inguruan

Argitaratua 2021(e)ko Otsailaren 25, 13:39

Rente%20version%204

943-44-96-30  emakumeenetxea@errenteria.eus

Gipuzkoako SOS Arrazakeriak Izan zaitez harrera! mahai-ingurua antolatu du Emakumeen Etxean, online formatuan, martxoaren 3an, asteazkena, 18:30ean.

Mahai-inguruaren helburua da proiektu hau aurkeztea. Proiektu horrek aukera ematen du pertsona errefuxiatu baten laguntzaile izateko, gizarte-mentoriaren bidez.

Mentoretza soziala pisu gorakorra hartzen ari den eskuhartze sozial teknika iraultzailea da, non ezagutzen ez diren bi pertsona elkarren bidelagun egiten diren mentoretza marko batean 8-10 hilabetez.

2017an martxan jarri zen estatuan errefuxiatuekin lehen esperientzia Generalitatearen eskutik Pla Catala de Refugi-ren markoan eta mentoretza sozial koordinakundeak aurrera eramanda. SOS koordinakunde horren parte da eta, Urretxindorra proiektuaren esperientzia eta koordinakundearen aholkularitzarekin, 2019an abian jarri zuen proiektu piloto bat Bartzelonako esperientzia erreplikatzen Gipuzkoan, CEAR Eusdadirekin batera.

Emakumeen Etxean egingo duten saio honetan proiektu piloto honen aurkezpena egiteko SOSeko mentoretza sozial teknikaria den Jone Urionaguena eta pasa den urteko edizioan mentoreizandako Leire Ostiza izango dira.

Gainera, edizio berria aurkeztuko dute, non Errenteriako boluntarioak behar dituzten.

Mahai-inguruan parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da Zoom bideokonferentzien plataformaren bidez esteka honetara sartzea:

https://zoom.us/j/93707991793

Modu honetan egitea lehenesten bada ere, teknologiarekin edo Internetarekin arazoa dutenentzako Emakumeen Etxera gerturatzeko aukera eskainiko da.

Bai online bai aurrez aurre parte hartzeko, aurretik izena eman beharko da Emakumeen Etxean bertan, 943 449 630 telefonora deituz edo emakumeenetxea@errenteria.eus emailera idatziz.

Gogorarazten dizuegu Emakumeen Etxeak ateak irekita dituela, astelehen eta ostiraletan, 9:00etatik 13:00etara, eta asteartetik ostegunera, arratsaldez, 16:00etatik 20:00etara, Txirrita Parkean, zk.g.

943-44-96-30

emakumeenetxea@errenteria.eus

Hemen informazio gehiago

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web