M29: Poliziaren indarkeria arrazakeria instituzionala da

Argitaratua 2021(e)ko Maiatzaren 10, 13:02

Whatsapp%20image%202021-05-07%20at%2021.57.29

📢🚨“M29: POLIZIAREN INDARKERIA ARRAZAKERIA INSTITUZIONALA DA" KANPAINA.

📝Elkarte eta kolektibo sozialei manifestuarekin bat egin dezazuen eskatu nahi dizuegu.

Dakizuenez, 2020ko martxoaren 29an, Ertzaintzako agenteek eraso bortitza egin zieten magrebtar emakume bati eta haren semeari, Bilboko San Frantzisko kalean. Telefono mugikorrarekin egindako grabazio bati esker, komunikabideetan hedapen zabala izan zuen,  bai eta auzokideen zein eragileen aldetik ere. Ostean jazarpena jasan zuten auzokideek poliziaren bortizkeria salatzeagatik.

Ertzaintzaren eta udaltzaingoaren eraso arrazistak etengabe gertatzen dira gure kaleetan. Salaketa hauek jaso eta hainbat aldarrikapen bildu ditugu manifestu honetan. Bada sasoia gure ahotsa  Eusko Legebiltzarrean entzun dadila.

Jakina duzuenez, egun hartan San Frantziskon, Bilboko auzoan, gertatu zen, baina Euskal Autonomia erkidegoko segurtasun-kidegoek darabilten prozedura arrazista ez da kasu hartara mugatzen.

Eusko Legebiltzarrean Maaiatzak 17an egingo ditugun agerraldiekin garatuko dugu salaketa-kanpaina hau.

Gure helburua, aurreiritzietan eta jarduera arrazistetan oinarritutako polizia-geldialdiekin eta gehiegikeriekin amaitzea da.

Beraz, erakunde sinatzaileok, euskal herriko bazter guztietako elkarte eta erakundeak animatu nahi ditugu estekan duzuen manifestua zabaldu eta sina dezazuen. Halaber, M29 Kanpaina honetan tratu berdinerako eta duintasunerako eskubidea urratzen duten polizia-jardunbideen aurka bat egin dezazuen eskatu nahi dizuegu.

📢Guztion artean  polizien geldialdi eta gehiegikeria arrazistekin amaitzea lortuko dugu eta!

Hemen manifestua: https://drive.google.com/file/d/1V5VeIcR2AJIrpc8ELmbzAAfsc-MyNFX6/view?usp=sharing

SINATU ESTEKA HONETAN: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLScBWvYJpUe0vxl6pkgvhek5RCHa0RaaTrkMokj6tSxlOeM3-g/viewform

        Bizilagunak Poster Aldatuta

 Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web