Lehiaketa Europarra: “Narrazio hizketa”

Argitaratua 2017(e)ko Uztailaren 1, 11:18

Narraciones
Azadeh Ramezani Tabrizi-ren irudia

“Narrazio hizketa” lehiaketak, Europan ematen diren kulturarteko narrazio hizketa esperientziak elkartzeko helburua dauka.

Esperientzia hauek oso anitzak izan daitezke, hala nola:

  • Xenofobia eta arrazakeriaren kontra lan egiteko dauden hezkuntza proiektuak.
  • Aktibistek, etorkinek edo herritarrek daramatzaten ekintza eta kanpaina sozial desberdinak orokorrean, non, kultura desberdinetako pertsonen arteko lankidetza eta elkar ezagutza sustatzea duten helburu.
  • Arrazakeria eta xenofobia jasan eta gainditu duten pertsonen esperientzia pertsonalak, kulturarteko hizketaldien balorea sustatu ahal izateko.
Narrazio kontaketa hauen egileak, pertsona bat, talde bat, komunitate bat edo elkarte bat izan daitezke:
Lehiaketa, era desberdinetako narrazioetara irekia dago:
  • Autobiografia edo biografia narrazioa: Narrazio autobiografikoa, pertsona berak bizitako esperientzia kontatzen duenean edo eta narrazio biografikoa, beste pertsonen esperientziak biltzen dituenean. Testuak, gehienez hamar orrialdeetakoa izan beharko du. Word edo PDF formatuan bidaliko da.
  • Argazki narrazioa (testua edo irudiak): Irudiak testuez lagunduta joan daitezkeen narrazioa. Alde batetik, narrazio autobiografikoa izan daiteke, hau da, pertsonak zuzenki bizitako esperientziaren bat. Edo beste aldetik, narrazio biografikoa, non, beste pertsonen esperientziak kontatzen diren. Testuak, gehienez hamar orrialdeetakoa izan beharko du eta Word edo PDF formatuan bidaliko da.
  • Bideo narrazioa: Istorioa edo esperientzia modu desberdinetara konta daiteke; adibidez, dokumental modura, elkarrizketa bideo bat, narrazio edo ipuin bideoa edo modu sortzaile batean. Bideoak, gehienez, hamar minutu izan beharko ditu.
  • Komikia: Kulturarteko hizketa esperientzia bat kontatzea komikiaren bidez. Gehienez, hamar orrialdeetakoa izan beharko du.

ISTORIOAK NOLA BIDALI.
Narrazioa bidaltzeko, www.lampedusaberlin.eu orrialdean izena eman beharko duzu; behin konektatuta, NIRE HISTORIA aukeraren bidez igo ahalko duzu zure istorioa.

INFORMAZIO OROKORRA:

EGILEAK:  Narrazioak pertsona batek, talde informal batek, komunitate batek edo elkarteek egindakoak izan daitezke.

HIZKUNTZA:  Hizkuntza hauetan parte hartu daiteke: ingelesez, frantsesez, italieraz, polonieraz, hungarieraz, errumanieraz, gazteleraz, alemanez edo grezieraz. Itzulpena edo azpitituluak, bideo narrazioaren kasuan, ongi etorriak izango dira baina ez dira beharrezkoak izango.

ISTORIO KOPURUA:  Egileek, istorio bat baino gehiagorekin parte hartu ahalko dute.

AZKEN DATA:  2017ko urriaren 20a izango da istorioak bidaltzeko azken eguna.

AUKERAKETA ETA SARIA:  Lehen aukeraketa fasean, maila nazionalean izango da eta istorioak aurkezteko hizkuntzaren arabera, lau finalista aukeratuko dira hizkuntza bakoitzeko eta narrazio kategoria bakoitzeko pertsona finalista bakarra izango da.

Bigarren aukeraketa fasean, epaimahai internazional batek egingo du aukeraketa eta aurreko faseko lau finalistetatik, irabazle bakarra egongo da non, kategoria bakarrekoa izango den.

Proiektuaren helburua, Europako herritarren artean eta gaur egungo Europan, etorkinen inguruan dauden arazoak eztabaidan jartzea eta garatzea da: 

- Europako politika migratzaileak nola hobetu daitezke?
- Nola eta non ipini mugak jarrera arrazista eta xenofobo baten aurrean? Eta ikuspuntu hain zabaletan, non ipini mugak?
- Kulturarteko hizketa nola garatu daiteke Europan?

BAZKIDEAK:  Fondazione ForTeS (Italy, coordnator), Asinitas Onlus (Italy), Sosrazzismoitalia (Italy), Sozial.Label E.V. (Germany), S.O.S. Racismo Gipuzkoa (Spain), Egam-European Grassroots Antiracist Movement Association (France), Oltalom Karitativ Egyesulet (Hungary), Asociatia Tineri Parteneri Pentru Dezvoltarea Societatii Civil (Romania), International Centre For Sustainable Development (Greece), Towarzystwo Amicus (Poland).

Kontaktua:  project.labe@gmail.com

Web Orrialdea: www.lampedusaberlin.eu

Europa2


Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web