Laguntza baliabideak Euskadi igarotzen dabiltzatenentzat

Argitaratua 2018(e)ko Uztailaren 14, 07:44

1529325555_092659_1529325667_noticia_normal_recorte1
Fotografía de Javier Hernández

Azken asteotan Andaluzian erakunde batzuk baliabide nahikorik gabe ari dira hartatzen bertatik igarotzen diren migratzaileak eta beste lurralde batzuetara bideratzen dituzte. Gertaera hau oinarri hartuta, alarma mediatikoa sortu da, zurrumurru faltsua zabaldu delako migrazio prozesuan dauden pertsonen kopuru neurrigabea iristen ari zaigula argudiatuz.

Egia da, eta pertsona hauen etorrerak oraingoan ere frogatzen du, badagoela pertsonen zirkulazioa gure lurraldean eta aurreikus dezakegu joera honek gora egingo duela. Ibilbide honetan dabiltzan pertsonen premia espezifikoak asetzeko, erakunde publikoek ez dituzte behar bezalako baliabideak garatu.

Gipuzkoa, Europako iparralderantz joateko ibilbidean dagoen mugetako bat izan da aspaldi honetan. Eta aspaldian Frantziako mugan kontrol sistematikoa egiten dute gendarmeek nabarmenki hautsiz Shengeneko akordioak barne mugak kentzeari dagokionez. Aipatu kontrolen ondorioz migratzaile asko atxilotu eta espainiar poliziaren eskuetan jartzen dituzte, zeintzuk sarri ez dituzten errespetatzen atxilotuen eskubideak ezartzen dizkieten protokoloan.

Gogorazi beharra dago espainiar kostaldera iristen ari diren pertsona migratzaile eta errefuxiatuen kopurua igo izanaren arrazoia dela Europar Batasunak eta Espainiar Gobernuak euren mugak itxi izana pertsona hauek sar ez daitezen.
Iragan hurbilean gure lurraldeko erakunde publiko ugarik, publikoki harrerarako prestutasuna azaldu dute. Adibiderik gertukoena Donostiako Udalarena da, pasa den maiatzaren 22an“harrera hiria” bilakatzea onartu baitzuen aho batez. Haatik gizarte eragileek etengabe salatu dute ez dituztela nahiko baliabiderik jartzen pertsona migratzaile eta errefuxiatuen beharrak asetzeko. Gure iritziz kontraesan handia dago azaldu duten prestutasuna ez dator bat benetako praktikarekiba

Badakigu, gaur egun erakunde publikoak Euskaditik igarotzen ari direnei babesa emateko akordioetara iritsi direla, hala ere, zehaztasun gehiagoren faltan, salbuespenezko eta aldi baterako baliabideak izango diren beldur gara. Konbentzimendu osoa dugu, gaur egungo beharrek egiturazko izaera dutela eta beharrezkoa dela horiek erabat estaliko dituzten baliabideak eskaintzea, hau da, izaera integrala, iraunkorra eta ez salbuezpenezkoak izan behar dutenak, gainera, horretarako aurrekontu diru kopurua nahikoa izan beharko du eta bere kudeaketa gardena izan beharkodituz

Lehen baino lehen ekin beharreko premiazko eginkizuna da. Testuinguru hontan, zentzugabekeria da bestelako irtenbideak bermatzen ez diren bitartean, adibidez, abuztuan Donostian Gaueko aterpea ixtea edo pertsona hauei gune horietan igarotze denboraldia hiru egunetara mugatzea.
Guzti hau dela eta, erakunde sinatzaileok Donostiako Udalari, Gipuzkoako Batzar Nagusiari eta Eusko Jaurlaritzari beren adierazpenekin koherenteak izatea eta berehalako eta harrera egonkor baterako beharrezkoak diren baliabideak martxan jartzea eskatzen diegu, atentzio integrala lortzearren.

Hurrengoa eskatzen dugu:

1. Gehienbat igarotzen ari diren eta Donostiara iristen ari diren pertsonentzako protokolo baten garapena, non behar ezberdinak kontutan hartuko diren eta harrera integrala bermatuko den.

2. Gune eta aterpetxeen ezarpena baldintza duinetan, beharrezkoak diren baliabideekin, eta egoera ezberdinei aurre egiteko aukerekin (janaria, arropa, osasunezkoak…). Ez lirateke bakarrik hiru egun igarotzeko guneak.

3. Lan hauek, horretarako prestatutako erakundeek egin beharko dute, eta giza baliabide zein materialak kudeatu beharko dituzte egoerari aurre egiteko.

Erakunde hauekin erlazioa edukitzea gustatuko litzaiguke, bai gure esperientzia eskaintzeko eta bai sortuko diren baliabideei buruz informazioa jasotzeko.

Donostian, 2018ko uztailaren 12an

AHMER
AMNISTIA INTERNACIONAL
EH BILDU
PCE-EPK
ELEAK
ESK
STOP DESAHUCIOS HERNANI
TANDEM FUNDAZIOA
IRABAZI DONOSTIA
SODEPAZ
MUGARIK GABE
PODEMOS EUSKADI
ASOCIACION HELDUAK
ASOCIACION BIDEZ BIDE
HOTZ ZARAUTZ
EQUO BERDEAK GIPUZKOA
KOMITE INTERNAZIONALISTAK
ASOCIACION CASA DE LAS MUJERES DONOSTIA
SOS ARRAZAKERIA GIPUZKOA
ONGI ETORRI ERREFUXIATUAK GIPUZKOA
ZAPOREAK
GOT-Grupo Oarso Taldea-
Asociación Palestina BILADI


        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web