Argitaratua 2013(e)ko Abenduaren 19, 09:18
Zuen diru laguntza ezinbestekoa da SOS Arrazakeria/Mugak iraunarazteko
Urtean zehar lanegun oro jaso duzute PRENTSAREN EGUNEROKO BEGIRATUA, non jasotzen dugun immigrazioak, arrazakeriak eta xenofobiak hedabideetan izan duten isla. Halaber, testu pilo hau gordetzen duen DATU BASEA eskura duzute. GIZARTE SAREEN bidez denetariko albiste, aldarrikapen eta elkarretaratze elkarren artean zabaldu ditugu. DOSSIER bat osatu dugu, eginahal hauetan emandako 20 urteak jasotzen dituena. Hiruhilabetekari MUGAK aldizkaria irakurgai dugu, azterketa eta kolaborazio anitzekin. MIGREUROP euroafrikar sarearen jarduerak zabaldu ditugu, egoitza-baimenik gabeko pertsonen aurka EBk darabiltzan atxikitze politikak salatzen…
Funtsean, edozein dutelarik azalaren kolore, jatorri, erlijio, nor maite edo egoitza-baimen, pertsona guztien berdintasunaren alde lanean ari diren elkarte, erakunde eta lagunen unibertsoarentzat tresna eraginkorra izaten saiatzen gara.
Hau dena egiteko, nola ez, zure arnasa behar dugu, baina baita diru-laguntza ere. Honi esker, aurrera daramatzagun ekimenak hobetuko ditugu, eta erakunde publikoen laguntzen menpekotasuna arinduko dugu. Esan ohi denez, eta erretorikak erretorika, zuen diru-laguntza ezinbestekoa dugu SOS Arrazakeria/Mugak asmoari eutsi ahal izateko.
Jakin ezazue HERRI-ONURA izendapena dugula, eta zuen ekarpenak %30eko kenketa izan dezakeela errenta aitorpenean. Orain artekoak esanda, laguntza eskatzen dizuegu, ONDOKO ORRI HAU IGORRIZ edo eta zuzeneko diru ekarpena eginez 2095 5013 79 1061980313 kontuan urte amaiera baino lehen.
Recibid un abrazo solidario
Donostia 16 de diciembre de 2013
El equipo de SOS Racismo/Mugak