La calle mata

Argitaratua 2021(e)ko Urtarrilaren 21, 12:07

Whatsapp%20image%202021-01-20%20at%2020.50.14%20(1)

Hiltzeko modu asko daude. Bat-batean, batzuetan gertatzen den bezala. Astiro, poliki-poliki, egunez egun. Kalea, batez ere, hori da. Heriotza geldoa; hotzagatik, abandonuagatik, bakardadeagatik, etsipenagatik hiltzea.

Eguberri gogorrak igaro berri ditugu. Gure familiekin egon ezinik, koronabirusa dela eta. Jakin, badakigu horrek afektuetan duen kostua. Eta laster pasako dela espero dugu.

Hemen, gure herrietan, gure ondoan, ehunka pertsona daude, oso gazteak gehienak, askoz okerrago pasatzen ari direnak. Beren familiengandik urrun daude. Kasu askotan, milaka kilometrotara. Denbora daramate maite dituztenak besarkatu ezinik. Etsiturik direnean, atseden hartzeko inoren kontsolamendurik gabe.

Pena handi horri, beren burua babesteko aterperik ez izatea gehitzen zaio, bertan bizitzeko guretako oso gutxi prest egongo ginatekeen lekuak bilatu behar dituztelarik. Gosea, hotza eta bakardadea pasatzen. Izan ere, baztertuta eta bakarrik sentitzeak izugarri areagotzen du pena. Garai honetan, termometroak zero azpitik daudela, errazagoa da ohartzea zein ankerra den erakundeen baliabiderik ez izatea hotzaren ondorioak arintzeko eta, are gehiago, baliabide horiek termometro batek markatzen duenera mugatzea.

Gizarte honek ezin ditu babesik gabe utzi bizitza duina nahiko luketen ehunka pertsona horiek. Zuk eta nik nahi dugun bezala. Esan behar diegu ez daudela bakarrik. Ahalegina egin behar dugu, gizarte osoak, giza duintasunari dagokion minimoa izan dezaten
Sabaia, berotasuna, janaria eta higienea dira bakoitzaren proiektuen bila urratsak eman ahal izateko gutxieneko abiapuntua.Bazterkerian erortzea saihesteko gure gizartean zor zaien tokia aurki dezaten

Errealitate horri lotuko gatzaizkio. Ez ditzagun ikusezin bihurtu. Bakoitzak bere lekutik. Erakundeek, beharrezko baliabideak martxan jarriz. Hiritarrok, zu eta ni, harreran inplikatuz. Laguntza materiala eta giza beroa eskainiz. Gure esku dago.

Kontzentrazio batera deitzen dugu errealitate hori ikusarazteko eta aurre egiteko baliabideak eskatzeko. Donostian izango da, datorren igandean, urtarrilaren 24an, 12: 00etan Gipuzkoa Plazan.

Aterki batekin etortzera gonbidatzen zaituztegu. Distantzia gordetzeko eta arrazakeria, xenofobia eta aporofobia zaparradetatik babesteko balio digu. Ez dezagun areagotu Covidak ezartzen duen distantzia fisikoa aurreiritzien, bidegabekeriaren eta desberdintasunaren ondoriozko distantzia sozialarekin.

Firmaseus

        Bizilagunak Poster Aldatuta

 Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web