Komunikatua. Bost adingabeen atxiloketa Gipuzkoan

Argitaratua 2015(e)ko Ekainaren 11, 09:56

Iturria: SOS Arrazakeria Gipuzkoa

Donostia, 2015.06.11

Gipuzkoako SOS Arrazakeriak bere haserre erabatekoa azaldu nahi du Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzak gaur komunikabideetara  bidali duen prentsa oharrarengatik, Gipuzkoan bost adingabeen atxiloketaren berri ematen duena.

Halaber, Gipuzkoako SOS Arrazakeriak atxiloketa hauek egiteko modua salatzen du, Atzerritartasun Brigada Probintzialak adingabe hauek adin nagusiko jo baititu hasieratikan. Argi eta garbi errugabetasun presuntzioaren printzipioa urratu du eta, are garrantzitsuagoa dena, mutiko hauen adingabetasun presuntzioaren printzipioa.

 Atxiloketa hauek inolako berme juridikorik gabe egin dira. Ikerketa baten baitan eginak behar zuten, eta Adingabeen Fiskaltzaren esanetara.

 Halaber,  Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzak prentsa oharrean egindako balorazioa salatzen dugu, adingabeen babes sareko zerbitzuen ustezko gehiegizko erabilera edo eta dei efektua  bultzatzea aipatzen dituelarik. Balorazio mota horiek kritikak jaso dituzte orain baino lehen ere, eta harritzen gaitu administrazio zentralak berak parte hartzea, jada egoera zaurgarrian den kolektibo baten kontrako aurreiritzi dinamika horretan.

 Esan, ez dagokiola Espainiako Gobernuaren EAEko Ordezkaritzari gisa horretako baloraziorik egitea, besterik ez baitute lortzen baizik eta diskriminazioa areagotzea aipatu taldearekiko.

 Informazio gehiago: Mikel Mazkiaran 688 81 71 33

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web