ITSASARGIA. Akoinpanamendu sozio-komunitarioa emakume migranteekin

Argitaratua 2021(e)ko Apirilaren 30, 15:31

Itsasargia%20web

Pasaiako itsasargiak nabigatzaileari etxera iristeko bidea erakusten dion bezala, Itsasargia programak herriko emakume eta emakume-elkarteen laguntzarekin, Pasaiara iritsi berriak diren emakumeei harrera egin eta integrazio-prozesuan laguntzea du helburu.

Pasaiako Udala aspalditik ari da herrian bizi diren bizilagun guztien aukera-berdintasuna eta elkarbizitza positiboa bermatzeko urratsak ematen: harrera-protokoloa, aholkularitza juridikoa, jatorri askotariko emakumeen taldea, 2019. urtean aurrera eramandako gizarte-mentoretzako proiektua… Testuinguru honetan, Udalak harrera- eta integrazio-prozesuan lagungarri izan diren elementu komunak identifikatu eta aurrerapauso bat eman nahi izan du eta “akonpainamendu sozio-komunitarioa” ardatz duen egitasmo baten aldeko apustua egin du.

Itsasargia programa, beraz, Pasaiako Udaleko Migrazio eta Aniztasun Arloak eta Berdintasun Arloak martxan jarri duten egitasmo berritzailea da, SOS Arrazakeria eta Elhuyar elkarteekin elkarlanean.

 Itsasargia-ko protagonistak herrira iritsi berri diren emakumeak eta herriko emakume eta elkarteak dira. Itsasargia Argazkia

Egitasmoan parte hartzeko prestasuna agertu duten emakume migratuek bizpahiru urte daramatzate Pasaian bizitzen. Akonpainamendua egingo duten pertsonak emakumeak eta udalerrian berdintasunaren alde lan egiten duten elkarteak izango dira.

Gaur izan dute prestakuntza-zikloko lehen saioa eta, Itsasargia programaren helburuak eta funtzionamendua zehazteaz gain, egitasmoko partaideek elkar ezagutzeko aukera izan dute. Hurrengo saioetan, berriz, honako gai hauek landuko dituzte: atzerritartasuna eta diskriminazioa, emakume etorkinekiko aurreiritziak eta estereotipoak, kulturarteko gaitasunak…

Ondoren, bikoteak osatu eta akonpainamenduari ekingo diote. Edozein aitzakia izan daiteke ona elkartzeko: kafe bat hartu, paseo bat eman, ekitaldi batera joan…Harreman pertsonalek sortzen dituzten loturetan oinarritutako programa da, eta, ondorioz, Pasaiako bizikidetza aberasten dute. Horrez gain, hilean behin, Elhuyar eta SOS Arrazakeria elkarteetako dinamizatzaileekin jarraipen-bilerak egingo dituzte, akonpainamendua nolakoa izaten ari den jakiteko. Urrira arte elkartuko dira, eta orduan Itsasargia programaren balorazioa egingo dute.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web