INOR EZ DA ILEGALA

Argitaratua 2020(e)ko Otsailaren 21, 07:24

Whatsapp%20image%202020-02-20%20at%2013.36.25

2020ko Otsailak 22. Santiagoko Zubia. Hendaia-Irun. 14:00

Gaurko egunez giza eskubideak, gizarte dezenteago bat aldarrikatzeko biltzen gara muga honetan.
Lehenik, muga hau Europa barnean dela gogoratu behar dugu. Hortaz, Schengen espazioaren barruan poliziak ezin du jendea identifikatu eta gelditu. Ezin du kontrol arrazistarik egin; jendea ilegalki kanporatu; ezin die adin txikikoei babesa ukatu… Aldiz, hori guztia egiten dute, paperak ez izateagatik deliturik egin gabe ere 90 egunez giltzaperatzen dute; gertatzen ari den hainbat gauza aipatzeagatik.

Baina hemen egunero urratzen dira estatuek eurek emaniko legeak. Migranteen eskubideak.

Ez dugu ahaztu nahi Europako Giza Eskubideen Epaitegiak Estatu espainolak eginiko kanporaketa ilegalei emaniko oniritzia. Hauek ere, Giza eskubideak zapaltzeko lotsarik ez dutela erakutsi dute argiki.

Duela bi aste Biriatuko peajean polizia frantsesak, espainola ere han zela, mugan migrazioari aurre egiteko dituen baliabideak erakutsi zituen: kamara termikoa duen dron bat, identifikazioak egiteko sistema, poliziak etab.

Bi estatuek migrazioaren aurrean duten jarrera argi zein den erakusten dute. Teknologia militarrean eta mugen kontrolean dirua jarri, hor baitago negozioa. Xenofobiaren negozioa.

Bizitza hobeagoa edo sinpleki, bizitza salbatzea bilatzen dutenek bost axola. Bizitzen gainetik dira mugen kontrola eta etekin ekonomikoak gure agintarien ustez.

Mugaz bi aldeetako instituzio desberdinek diote iaz migrante gutxiago heldu dela muga honetara. Egia da. Ez diote ordea, Mediterraneoan hildakoen kopuruak gora egin duela. Hona iritsi ez direnak bidean gelditu dira. Europak eta gure gobernuek migrazio politika hiltzaileak bultzatzen dituzte. Gure muga honetan hildakorik ez badugu ere egunero ikusten ditugu kanporaketa ilegalak, eskubideen urraketak, pertsonen bizia arriskuan jarria.

Horren guztiaren aurrean gaurko egunean migranteei babesa, eskubideak eta harrera emateko prest gauden lagun eta erakundeak asko garela erakutsi nahi dugu. Eta instituzioei politika arrazistak bertan behera utzi ditzatela exijitzeko ere.

Mugaren bi aldeetan lanean, euren errefusaren aurrean, guk, behar dutenei ateak ireki nahi dizkiegulako. Ez dugu beldurrean eta gorrotoan oinarrituriko jendartea nahi. Gauzak egiteko beste moldeak badirela uste dugu eta horren bidetik jarraituko dugu. Haien mugen gainetik guk zubiak eraikitzen ditugu.

MANIFESTU HAU IZENPETZEN DUTEN ELKARTE ETA ERAKUNDEAK:

Etorkinekin

Irungo Harrera Sarea

Ongi Etorri Errefuxiatuak

Cimade

La Ligue Des Droits De L’homme

Donostiako Hiritarren Sarea

Hernaniko Harrera Sarea

Sos Arrazakeria-Sos Racismo

 Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web