Igandea 19 Elkarteratzea- Manifa Donostian eta bizikleta martxak

Argitaratua 2016(e)ko Ekainaren 15, 09:09

Iturria: SOS Arrazakeria

Mapa

Datorren ekainaren 19 13:00etan Gipuzkoako Harreraren Aldeko Plataformak elkarretaratzea-manifestazioa deitu du Donostian errefuxiatuekin elkartasuna erakusteko.
Egun hori hautatu dugu, Ekainaren 20 Asilo eta Babesaren Nazioarteko eguna delako eta gerra dagoen edo eskubideak urratzen diren Martxaherrialdeetatik ihes egin beharra duten pertsonen eskubideak aldarrikatu nahi ditugulako.

Gipuzkoan azken urtean errefuxiatuekin hainbat elkartasun ekintza sortu dira. EBren Babes eta asilo politika aldatzea eskatzen duten eta gure herrialdeak harrera lurraldeak izatean nahi duten milaka lagunen elkartasuna mobilizatzea lortu dute.
Horregatik, Asilo eta Babesaren Nazioarteko Egunerako deialdi honek elkartasun hori azpimarratu nahi du eta Ekainaren 19an Donostian batu. Goizeko 11:00etatik aurrera elkarteek bere ekimenak erakusteko tokia izango dute Bulebarreko kioskoaren ondoan.

Gainera, igande goizean, ekainak 19, hiru bizikleta martxa abiatuko dira Zarautz, Irun eta Donostiatik. Bakoitzak errefuxiatu kanpaleku baten izena eramango du. Hauek dira ibilbideko irteera eta bideak:

  • LAMPEDUSA: Irteera: Zarautz 10:00 polikiroldegiaren atarian. Bidea-> Orio (10:20 zubian) -> Usurbil 10:30 -> Lasarte (10:45 Txikierdiko bidegurutzean)-> Añorga-> Antiguo-> Donostia
  • IDOMENI: Irtera: Irun 10:00 San Juan plaza. Bidea-> Errenteria (11:45 Alameda)-> Pasaia-> Herrera-> Donostia.
  • LESBOS: Irteera: Hernani 10:30 Plaza Berri. Bidea-> Astigarraga (10:45)-> Martutene (11:00)-> Donostia.

Hiru martxa hauek Donostiako bulebarrean batuko dira 12:00etan eta han elkartu nahi dutenekin hiri zirkuitua egingo dugu Bulebarrera itzultzeko.

Parte hartu nahi duen oro gonbidatzeaz gain, taldeak eta txirrindulari elkarteak eta orokorrean bizikletazaleak animatu nahi ditugu martxarekin bat egitera. Bizikletan ibiltzera atera ohi diren koadrilak ere elkarguneetara (Zarautz, Hernani, Irun) hurbil daitezke eta ERREFUXIATUEKIN ELKARTASUNA ADIERAZTEKO MARTXAREKIN BAT EGIN.

Plataforma de Entidades Sociales por la Acogida GIPUZKOA SOLIDARIOA

Logo

Adiskidetuak, AMHER-SOS Racismo Hernani, Amnistia Internacional, Caritas Gipuzkoa, CCOO, Coordinadora ONGD, Economistas sin Fronteras, EIPE-ZAEI, ELAN Euskadi, Elkarhezitzen, Emaus Fundacion Social, ESK, Esperanza Latina, Peñascal Fundazioa, Harresiak Gipuzkoa, Haurralde Fundazioa, Komite Internazionalistak, Korapilatuz, Medicus Mundi, Mugarik Gabe, Mugen Gainetik, Oxfam Intermon, PACD, SOS Arrazakeria, STOP DESAHUCIOS Gipuzkoa y Tandem Fundazioa.

        Bizilagunak Poster Aldatuta

 Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web