Idazketa Sariketa: "Pentsa ezazue hau gertatu dela".

Argitaratua 2017(e)ko Azaroaren 9, 09:58

Expo%20con%20logos%20



Sariaren I. Aldia: Sariketaren oinarriak

OINARRI hauek helburu dute arauak zehaztea Memoria Historikoa eta Giza eskubideak Saria lehen aldiz emateko. Lehiaketa Gipuzkoako SOS Arrazakeriak antolatu du, Donostiako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

1. Parte-hartzaileak
Sariketan parte hartu dezakete EHUko ikasle 18 eta 25 urte artekoek, eta “Pentsa ezazue hau gertatu dela” erakusketaren bisita gidaturen batean parte hartutakoek, zeina ikusgai dagoen Donostiako EHUren Zuzenbide Fakultatean, urriaren 18tik azaroaren 22ra bitarte.

2. Lanen ezaugarriak eta aurkezpena
Lanek originalak izan behar dute eta argitaragabeak; aldez aurretik saritu gabeak edo eta lehiaketaren bateko emaitzaren zain egon gabeak. Sariketara aurkezturiko lanen argitaragabetasunari buruz, halakotzat hartuko dira aurretik argitaratu ez diren saioak edo eta argitaratzerik hitzartu ez dutenak, berdin euskarri idatzizko edo elektroniko edo bestelakoetan, eta inolako plataforma digitalen bidez hedatua izan ez direnak.

Saioek honako galderari erantzun behar diote: “Zein da euskal gazteriaren eginkizuna giza duintasuna eta giza eskubideak sustatzen eta babesten, gaur egungo Europako testuinguruan, Holokaustoa deritzonaren aldiak emandako irakaspenak abiapuntu?”. Lanek publiko ororentzat idatzita behar dute, hizkera ulergarrian. Kontuan hartuko dira aurkezturiko lanaren genero ikuspegia eta erakusketaren bisitetan guia moduan duten implikazioa.
Saioak gutxienez 2000 hitzekoak izango dira eta gehienez 4000koak. Partehartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Lanen aurkezpena modu honetan egingo da: unibertsitatea@sosracismo.eu helbidera bidalita eta aurkezpen orri bat gehituta, non adieraziko diren egilearen izen/abizenak, helbide osoa, telefono zenbakia, posta elektronikoa eta lanaren izenburua.
Anonimotasuna eta inpartzialtasuna gordetzeko, epaimahaiko kideek PDF formatuko artxiboa soilik jasoko dute, eta bertan lanaren izenburua besterik ez da agertuko. Artxibo hori aurkezpen agiriarekin batera bidali behar da.

3. Epea
Originalak onartzeko epea 2017ko azaroaren 10etik abenduaren 10era bitartekoa izango da. Sariketara aurkeztearekin bat, egileek oinarri hauek onartuko dituzte eta hitzematen dute ez dutela lana erretiratuko. Ez Gipuzkoako SOS Arrazakeriak ez erakunde laguntzaileek izango dute harremanik Sariketara aurkeztutako egileekin, eta ez diete informaziorik emango lanen sailkapenaz eta balorazioaz.

4. Epaimahaia eta epaia
Epaimahaia Gipuzkoako SOS Arrazakeriak aukeratuko du eta epaimahaikideak Holokaustoa, giza eskubideen babesa eta arrazakeriaren aurkako gaietan adituak izango dira. Saria emango den egun berean jakingo da epaimahaiaren osaketa; erabakia apelaezina izango da eta 2018ko urtarrilean Gipuzkoako Foru Aldundian egingo den ekitaldi batean emango da jakitera, beti ere ezerk ez badu behartzen data edo lekua aldatzera.
Epaia http://www.mugak.eu orrian ere argitaratuko da eta sarituei zuzenean jakinaraziko zaie. Saria aho batez edo epaileek gehiengoz aukeratutako lanari emango zaio, eta eman gabe ere gera daiteke.
Epaimahaiak eskumena izango du oinarri hauetan zehazki xedatu ez den gai oro ebazteko.

5. Saria
Saria 10 lagunentzako bidaia izango da Auschwitzeko Museo eta Memorialera, ekainaren 29, 30 eta uztailaren 1 eta 2an, gastu guztiak barne (bidaia, ostatua, bazkaria, museora sarrera, tailerrak), Gipuzkoako SOS Arrazakeriak esperientzia hezitzaile honentzako antolatu duen ekimenaren barruan. Irabazleek bidaia egin ahal izateko arauzko agiriak eduki beharko dituzte eta ingeles maila ertaina.

Saria irabazitako lanak Gipuzkoako SOS Arrazakeriak argitaratuko ditu.

6. Ustiapen eskubideak
Irabazleek Saria onartuz gero, Gipuzkoako SOS Arrazakeriari emango dizkiote lanak ustiatzeko eskubideak, legeak baimentzen duen gehieneko iraupenaz.

7. Sustapena eta irudia
Irabazleek baimena emango diote berariaz Gipuzkoako SOS Arrazakeriari haien izena eta irudia publizitate asmoetarako erabiltzeko. Egile sarituek, gainera, prest egon beharko dute pertsonalki parte hartzeko erakundeak egoki deritzoten aurkezpen eta sustapen ekimenetan.

8. Izaera pertsonaleko datuen babesa
Emandako datu pertsonalak SOS Arrazakeriaren ardurapeko hainbat fitxategietara gehituko dira, sariketako partehartzea kudeatu ahal izateko, publizitate eta sustapen ekimenak egiteko, eta erakundearen beste ekimen batzuen berri helarazteko. Partehartzaileek aukera izango dute beraien datuen gaineko atzipen, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubidea gauzatzeko, aipatu helbidera gutuna bidaliz, NANaren edo egoiliar baimenaren kopiarekin batera.
Deialdi honi dagokion Sarira lana aurkezteak nahitaez eskatzen du egileek Oinarri hauek osorik eta baldintza gabe onartzea, eta ez betetzeak sariketatik at geratzea ekarriko du.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web