Hiritarron Harrera (Sarearen aurkezpena)

Argitaratua 2018(e)ko Abuztuaren 22, 13:12

Iturria: Hiritarron Harrera Sarea – Red Acogida Ciudadana

Logo

1-  Nortzuk gara?

Donostia eta inguruko hiritarrak
  • Europar Batasuneko gobernuek ezarritako oztopoen gainetik, egunero Europara iritsi nahi duten milaka pertsona etorkin eta errefuxiatuek jasan behar dituzten baldintza gogorrekin sentsibilizatuak gaudenak
  • Pertsona hauen bizitza hobea izateko eskubidea aldarrikatzen dugunak
  • Beraien ibilbide migratzaile gogorra ahal den neurrian arintzeko prest gaudenak gure ekarpen
    eta parte-hartzearekin

Harrera-Sarea beste herri-mugimendu eta giza eskubideetako erakundeetan parte hartzen duten pertsonek osatzen dute, baita maila20180821 191251 Hdr partikularrean batzen diren pertsonek ere. Ez da erakundeen plataforma bat, baizik eta hiritarron arteko sare bat.

2- Zergatik sortu da orain?

Azkenaldian Espainiako hegoaldetik gure hirietara iristen ari diren pertsona-talde handien beharrakasetzea izan da gure epe motzeko arrazoi nagusia, instituzioek jarritako baliabideak nahikoak ez direlarik. Egoera hau argi adierazi zen ekainean, Sarea sortu zen momentuan, eta uztailaren amaieratik oso aktiboki gabiltza pertsona etorkin eta errefuxiatu hauekin etengabeko lanean.

Momentu zehatz honetan Sarearen ekintzak bidean doazen pertsonei bideratuta dauden arren, epe ertainerako helburua pertsona etorkin eta errefuxiatu guztiei bideratuta dago. Bidean egon ala ez, bizirauteko beharrezkoak diren oinarrizko baliabideetara eskubidea izan dezaten eta gizarteratu daitezen egiten dugu lan.

3- Zer bilatzen du Sareak?

Hiritarrak mugitzea pertsona hauen eskubideak aldarrikatzeko.

Hiritarron artean dauden elkartasun baliabideak modu desberdinetan eskaintzea, bakoitzaren ahalbideen arabera pertsona hauei laguntzeko (baliabide zehatzak, giza- edo materialak).

Sarearen izatearen arrazoia eta azken helburua pertsona migratzaile eta errefuxiatuak dira, beraien beharrak izanik gure lehentasuna. Behar hauetako batzuk instituzioek bete behar dituzte eta beste batzuk, aurrekoen osagarri, hiritarron partaidetzaren bidez ase ditzakegu. Egoera hau delarik, Sarea bi dimentsio hauetan ari da gogotsu lanean gure baliabideak kontuan izanik.

Oraintxe bertan, Espainiako hegoaldetik Donostiara iristen diren pertsona gehienak hegoaldeko Gurutze Gorriak bideratuta iristen dira. Pertsona hauek bidean, «trantsitoan», daudela ulertzen da eta Gurutze Gorriak 3-5 egunetako zerbitzua eskaintzen die (lo, otorduak eta dutxatzeko aukera). Etortzen direnetako askok Frantziara iritsi nahi dute edota Espainiako beste hiri batzuetara mugitu, baina beste batzuek aldiz hemen gelditzeko asmoa dute. Momentu honetan Gurutze Gorriak eskaintzen duen baliabidea nahikoa ez dela uste dugu, askotan osasun edota asesoramendu zerbitzu gutxienekoa ere eskaintzen ez duelako eta 3-5 egun askotan denbora nahikoa ez delako pertsona hauek pentsa dezaten nora joan nahi duten eta nola. Gainera, nora joan ez dakiten pertsonek edota hemen gelditu nahi dutenek, Gurutze Gorriko 3-5 egunetako eskubidea amaitzean kalean gelditu beharra dute, instituzioen baliabide falta agerian gelditzen delarik.

4- Zein ekintza egiten ditu Sareak?

  • Instituzioen jarduketa monitorizatzen du, oinarrizko beharrak betetzen ez direnean egoera salatuz.
  • Laguntza zehatza ematen die pertsona migratzaile eta errefuxiatuei: egoera legalari buruzko informazioa eta estatu Espainiarrean jarraitzeko baldintzen jakinarazpena, kokapenari buruzko informazioa (askoren ezagutza maila oso baxua da kokapenari dagokionez), estatuko beste hiri batzuetara mugitzeko laguntza, asebete gabe dauden osasun beharrak, entzutea, itzulpen-zerbitzua, arropa, konpainia, kudeaketa anitzak (beraien herrialdeetako dirua jasotzeko, dirua aldatzeko, mugikorra kargatzeko, etab).
  • Beraien egoera ikusarazteko iritzi publikoa sentsibilizatzen du.
  • Instituzioek ez badituzte oinarrizko beharrak asetzen, pertsona hauek oso egoera ahulean gelditzen direnez, ez dugu baztertzen salbuespen eta denboraldi zehatz baterako aukera gisa guk geuk asetzea behar hauetako batzuk. Momentura arte, hiriko gazte kolektibo baten laguntzari esker (Txantxarreka Gaztetxea), bidean dauden pertsona migratzaile batzuen oinarrizko beharrak asetzen gabiltza.

5- Nola antolatzen da Sarea??

Antolakuntza horizontala da eta taldeko kide guztiek berdintasunez parte har dezakete. Gure lana Sarearen bileretan eta lan-talde txikitan egituratzen da, bilerak kide guztientzako irekiak izanik eta lan taldeak alorren arabera egituratuak egonik.

6- Zer eskaini dezake bakoitzak eta zein da erantzukizuna??

Sareak laguntza eskaintzeko prest dauden pertsona guztien beharra dauka, bai materiala nahiz pertsonala. Lan asko dugu aurretik eta bakoitzak bere neurrira laguntzen du, bere eskutan dagoena eskainiz. Bakoitzak hartzen dituen erabaki eta erantzukizunen erantzule izatea da egiten dugun eskakizun bakarra.

7- Zer eskaintzen du Sareak bere kideei?

  • Bakoitzaren usteen arabera jarduteko aukera. Komunikabideetan ikusten ditugun tragedia guztien aurrean ezintasuna nagusi zaigun egoera guztien artean, hau parte-hartzeko eta inplikatzeko aukera aproposa da.
  • Egoera hau bizi duten pertsonen ezagutza zuzena.
  • Normalean azaletik ezagutzen ditugun egoera batzuekiko gerturatzea.
  • Sarea osatzen dugun beste kideekiko harreman estua, egunero elkar aberasten gaituena eta zaintzetan oinarritzen dena.

 8- Nola finantzatzen da Sarea?

Sarearen finantzazio iturri bakarra jasotzen dituen elkartasun ekarpen ekonomikoak dira, kideek egiten dituzten ekarpenenak barne.

ZURE PARTE-HARTZEA BEHAR DUGU
Izena eman Sarean!
Facebook
: Hiritarron Harrera Sarea – Red Acogida Ciudadana
Kontu korrontea: ES35-3035 0063 84 0630077557
Titular: Red Ciudadana de Acogida – Hiritarron Harrera Sarea CAJA LABORAL

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web