Hikamika Gasteizen

Argitaratua 2014(e)ko Ekainaren 11, 09:23

Piscina

Aurreko asteburuan emakume musulman bat jantzirik sartu zen Gasteizko udal piszina batean

Ante la queja de algunos usuarios y usuarias de las piscinas, manifestado en las redes sociales, el alcalde de Gasteiz, Javier Maroto ha realizado declaraciones.

Oro har zentzuzkoa da esatea inork ezin dituela elkarbizitzako arauak urratu arrazoi moral, erlijioso edo ideologikoak tarteko. Elkarbizitzaren oinarria da, hain zuzen, gizartea osatzen dugun pertsona guztiak errespetatzea, eta oinarri horrek barne hartzen ditu bestelako ohiturak dituztenak jazterako orduan edo eta leku publikoetan gorputza erakusteko orduan. Zentzu horretan, ez da onargarria piszina publiko batean jantzirik, azpiko galtzekin edo toreroz jantzita bainatzea. Higiene kontu hutsagatik. Beste kontu bat da moduak bilatzea bainujantziaren eskaera aski malgua izan dadin bere gorputza estali nahi duen jendea barne hartzeko. Alegia badela modurik bainujantziak arauarekin egokitzeko. Hala, higiene baldintzak eta norbere aukerak bateragarriak izan daitezke.

“Arauak denentzako berdinak dira” dio Maroto jaunak eta ados gaude. Hain zuzen, hori da SOS Arrazakeriaren funtsa. Pertsona guztientzako bertintasuna eskubide eta betebeharretan. Eta zera gehitzen du alkateak: “inor ezin da arropa guztiarekin bainatu udal piszinetan, are gutxiago beloarekin”. Dirudienez, alkate jaunari are onartezinagoa iruditzen zaio araua belodun emakume batek urratzen badu. Pentsa liteke Maroto jaunak arazo bereziren bat duela erlijio musulmanarekin edo bestelako kultura eta ohiturekin, orain arte ikusitakoak ikusita eta berak gobernatzen duen hiriburuko gurtzarako lekuen arautzeak direla eta.

Atzerritarrei dagokienez, alkatea ez da oso abegikor agertu. Lokutorioei edo kebab jatetxeei bereziki eragiten dieten merkataritza arauek batez ere atzerritar pertsonak jartzen ditu praktika desegokien jomugan.

Alkate jauna ez ote zaio neurriz gaindiko garrantzia ematen ari eguneroko elkarbizitzako arazo hutsa denari, zentzu apur batekin konpon daitekeenari?

Bestalde, ez dirudi zentzuzkoa kolokan jartzea erlijioz musulmanak diren pertsona guztiak gertaera honek eragindako auziarengatik.

Berriro esan behar dugu, azken 20 urteotan esan bezala, arauek eta eskubideek berdinak izan behar dutela euskal gizartea osatzen dugun pertsona guztientzat. Eta ez deritzogu onargarri salbuespenik egitea erlijio edo sinesmen kontuengatik. Ez da onargarria leku publikoetan sinesmen edo ideia jakinak inposatu nahi izatea, elkarbizitzarako arauen ordez. Ezen ez dirudi Maroto jaunaren eta gobernu zentraleko alderdiak oso kontutan hartzen duenik irizpide hori, legeak egiterakoan eliza katolikoaren jarrera intoleranteenak inposatuta, abortatzeko legea adibide.

SosGipuzkoako SOS Arrazakeria
Donostia, 2014.06.11

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web