HEZKUNTZA INKUSIORAKO ETA ELKARTASUNERAKO ERREMINTA GISA ALDARRIKATUKO DU GIPUZKOA SOLIDARIOAREN VIII. GALAK

Argitaratua 2017(e)ko Azaroaren 30, 00:00

Iturria: SOS Racismo Gipuzkoa

Gipuzkoa_solidarioa
Santi Ugalde eta Maitane Arnoso

Umorez betetako festa giroan, azaroak 19an ospatu zen BIZILAGUNAK ekimenean parte-hartzaileei gorazarre egingo zaie.

Aurten Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen ikasle etorkinen arretarako II. Plana aitzakiatzat hartuta, Hezkuntza izango du gai nagusitzat larunbatean Kursaalen ospatuko den ekitaldiak.

Img 20171130 Wa0002Badira 8 urte Gipuzkoa Solidarioa abiatu zenetik, hasieratik ardatz gisa hartuta pertsona immigranteek egiten zioten ekarpena Gipuzkoan gizarte inklusibo eta solidarioa eraikitzeko ahaleginari. Ekarpen hori gauzatzen den esparruetako bat da ikasle immigranteena. Ikasleria horren ezaugarriek arreta espezifikoa merezi dute, eta horretara zuzentzen da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak plazaratu duen ikasle etorkinei hezkuntza-arreta emateko II. Plana.

Plan horren aurkezpenarekin bat eginik. SOS Arrazakeriak hezkuntzaren esparrua hautatu du aurtengo galaren ardatz. Horregatik Kursaaleko Ganbara aretoa Ikasgela batean bilakatuko da datorren larunbatean.

Santi Ugalde izango da umorez, musikaz eta festa giroz betetako galaren zuzendaria. Galan parte hartuko dute Zurriola Ikastolako antzerki eskolako ikasleek, Vega Iguarán, Mila Espiga, Klara Badiola, Isidoro Fernandez, Belén Cruz, Julen Vega eta Joxe Mari Carrere aktoreek. Musika eta dantza Jenny Perlazak ekarriko ditu.

Bizi duten egoeragatik hezkuntza sistematik kanpo geratu diren neska-mutil errefuxiatuak ere bere tartea izango dute galan. DSS2016Eu-ren Europa Transit proiektuaren baitan, Greziako Cherso errefuxiatuen gunean sortutako “Ez banaiz, ezin naiteke izan” animazio laburra emango baita. Errefuxiatu gunean bizi diren neska-mutikoek, Mario Torrecillas animatzailearekin batera sortua eta beraien eguneroko bizitzaren eta eskolaren berri ematen duen lana. 

Gipuzkoa Solidarioa gala, larunbatean, abenduan 2an ospatuko da, arratsaldeko 17tan Kursaaleko Ganbara aretoan. Bertan bilduko dira, joan den azaroak 19an ospatu zen BIZILAGUNAK ekimenean parte hartu zuten asko. Elkarrekin bazkaldu zuten bertako eta kanpoko familia eta lagunei gorazarre egingo zaie esperientziaren oroitzapenak berreskuratuz.

Informazio gehiago:
Imanol Otaegi Imanol.otaegi@sosracismo.eu - 659026937

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web