Haurren eskubideak oraindik ere urratuta

Argitaratua 2016(e)ko Abenduaren 5, 14:28

Iturria: Gipuzkoako SOS Arrazakeria

Unicef_gambains_2016_un0200
Unicef

Jona den azaroaren 20an ospatu zen haurren eskubideen nazioarteko eguna. Hedabideek zabal eman zuten ospakizunaren berri. Gaur, ordea, foku mediatikotik at, ahazteko zorian gara, Turkiako hondartza bateko urertzeko Aylanen argazki latz harekin gertatu bezala.

Zeren errealitateak gaztigatzen digu urrun gaudela, sinatu et 27 urteren ondoren, Hitzarmenak babesten dituen eskubideak betetzetik.

Europako itsasertzetara iristen diren haurrei sitematikoki urratzen zaizkie eskubideak. Eskubidedun subjektu bainoago dira kontroldun objektu. Migratzaileak haurrak baino.

Azken bi urteotan 10.000 adingabe migratzaile desagertu dira europar lurraldean, eta arrazoia zor diogu erakundeek eskaintzen dieten arreta eskasari. Ehunka milaka adingabek utzi behar izan dute beren lurraldea eta bidaia ikaragarriak egin ondoren errefuxiatuentzako kanpalekuetan bizi dira, non gutxieneko arauak ez diren betetzen haien duintasuna eta egoera errespetatzeko. Hainbatek, bizirauteko, enpresa handientzako lan egiten dute esplotazio baldintzetan.

2015ean Aylanen irudiak hunkitu gintuen. Haren heriotzaz geroztik, beste 400 haur eta gehiago ito dira itsasoan, bizimodu hobeago baten bila.

Espainiaren hego mugan, migratzaileek nahiago dute beren bizitza arriskatu Melillako portuan penintsulara iristeko ahaleginean, Administrazioaren zentroetan egon baino, bertan bizi duten indarkeria giroagatik eta itxaropen faltagatik. Hala Madrilen, egunotan albiste, non adingabeak kalean eta eskasean bizi diren azken hilabeteotan, zentroetan ematen dieten tratu txarra ez sufritzeko, edo eta batere lagunik gabeko ostatuetan ez bizitzeagatik.

Gipuzkoan, azken urteotan, hainbat gaztek salaketa jaso dute pasaportea faltsutzeagatik, zer eta azal beltzekoak direlako eta adinarekin gezurra esan dutelakoan; ondorioz, adinagatik ez dagokien helduen mundura bidaltzen dituzte. Eta ez dira zenbaki hutsak, ez eta zifra hotzak. Aurpegi, izen, abizen, nahi eta beldurrez osaturiko haurrak dira.

Erakundeek behin eta berriro hutsegiten dute haien babes ardurarekin. Haur hauek arazo dira, traba, gogaitzen dute. Batetik, geroz eta gehiago haurrak eskubidedun subjektu gisa ikusten ditugu. Bestetik, haur migratzaileak ikustezin bilakatzen ditugu, kriminalizatuak dira eta tratu txarra jasotzen dute sistematikoki. Ordea, haiek ere gure haurrak dira eta haien eskubideen eguna ere bada gaurkoa.

Onartuko al genuke gure haurrak gaizki tratatzea?

Onartuko al genuke gure haurrek kalean lo egin beharra?

Onartuko al genuke haientzako halako egoera zaurgarria non ezin den jakin biharamunean jatekorik izango duten?

Mingarria litzaiguke jakitea egunak eman dituztela irrifarrik egin gabe?

Gipuzkoako SOS Arrazakeriatik gogoratu nahi dugu ezen Muhammad, Ahmed, Anissa, Mamadou, Fatima… guztiak haur gisara onartuak izango direnean eta beren beharren arabera zainduak, orduan bai ospatu ahal izango dugula beren garapen osoa eskubidedun eta babesdun subjektu gisa.Desde SOS Racismo queremos recordar que cuando todos los Muhammed, Ahmed, Anissa, Mamadou, Fatima, etc., sean reconocidos como lo que son en primer lugar, niñ@s, y tratados conforme a sus necesidades, entonces sí que podremos celebrar su desarrollo pleno como sujetos de derechos y de protección.

Donostia, 2016ko azaroak 21

Loira Manzani

Gipuzkoako SOS Arrazakeriako adingabeen arloa


Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web