“Hau Egia da” sareak topaketa egin du elkar ezagutza sustatzeko asmoz

Argitaratua 2021(e)ko Ekainaren 7, 09:40

Ae988547-5a07-4cb6-bc24-5fda8e9e34dd

Aniztasun kulturala eta esku hartze komunitarioa oinarri duen sareko hainbat kide Tabakaleran elkartu dira igande honetan.

Honelako ekintzekin elkar ezagutzarako topaguneak sustatu nahi dira, elkarrengandik ikasteko, ondo pasatzeko eta batik bat aniztasun kulturala erdigunean jartzeko. Igande honetako elkarretaratzean adibidez, Tajin-a probatu eta ezagutzeko aukera izan dugu, Mexikotik datorren jaki bat. Gainera, datozen egunetarako beste hainbat ekintza prestatu dituzte jada, ekainaren 13 eta 20an hain zuzen ere.

“Hau Egia da” 2019. urtean sortu zen proiektua da. Lehen helburua Donostiako Egia auzoraren diagnostikoa ateratzea izan zen, aniztasunak auzo horretan duen eragina mahai gainean jartzeko. Ikerketa horrek agerian utzi du jatorria beste herrialde batean duten herritarren eta jatorria Egian duten herritarren bizitzek egunerokoan duten zerikusi eta harreman urria.

Egia auzoko aniztasuna kontuan izanik, “Hau Egia da” sareak igandean burututakoa bezalako ekintzak antolatu nahi ditu herritarren arteko lotura horiek indartu eta eraikitzeko asmoarekin. Nork bere jakintza ezagutzera eman eta gainontzekoekin elkarlanean aritzeko.

“Hau Egia da” hainbat elkartek osatzen duten sarea da, elkarte horiek honakoak izanik: Emaús Gizarte Fundazioa, Tabakalera CICC, Donostiako Udala (Kultur Aniztasun eta Partaidetza arloak), Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea, Egia Bizirik auzo-elkartea, Elkarrekin koop.-Ongi etorri eskolara, Gipuzkoako SOS Arrazakeria, Dar-dar gizarte ekimenezko kooperatiba.

        Bizilagunak Poster Aldatuta

 Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web