Gosari solidarioa Irungo udaletxeko arkupean erakundeek trantsitoan dauden pertsonak alde batera utzi dituztela salatzeko

Argitaratua 2018(e)ko Uztailaren 27, 14:52

Iturria: SOS Racismo Bidasoa

20180727_104205

Ikusi eta entzun gaitzatela. Ez gara ikusezinak

Gaur goizean egin du SOS Arrazakeriak gosari solidarioa Irungo udaletxeko arkupeetan erakundeeek trantsitoan dauden pertsonak alde batera utzi dituzte la salatzeko.

Ekintza egitea erabaki dute, ostegun gauean 20 pertsona aurkitu dituztelako Irungo Renfeko geltokian, artatu gabe eta aste osoz kalean lo egiten. Dei ugari egin ondotik lortu dira Donostian bost lagunentzako harrera tokiak. Beste guziek kalean diraute eta ezin da jakin zenbat egon diren edo pasako duten egoera berbera.

20180727 104933Gaur goizeko ekintzaren ostean, Udaleko Gizarte Zerbitzuetatik eta gaur, salbuespena eginez, pertsona hauei garbitu eta jatekoa eman diete. Bihar, lagun hauek eta egoera berean datorren edonork ez du arretarik jasoko, udaleko oinarrizko zerbitzuak ezingo dituzte erabili, identifikatzen dituen argazkidun dokumentua izan ezean.

Egoera hau salatzen lagundu diguten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, baita bere sostengua erakustera bertaratu diren Irungo Podemos eta EH Bilduko zinegotziei ere.

Bihar bilera egingo da SOSarrazakeriaren egoitzan Irunen (Kale Nagusia 14, behealdea) 10:30etan egoerari segida nola eman erabakitzeko. Elkarte eta norbanako guztiei irekia da bilera.

Udalaren gelditasuna. Duela aste bete Irungo gizarte erakundeek bilera egin zuten Udaleko Gizarte Gaietako arduradunekin, egoera honen aurrean udalerriko baliabideak martxan jartzeko, egon badaudelako: erromesen atepetxea hutsik geratu da, Martindozenean gaztelekua, hotzaldirako aterpea, jangela soziala eta Topalekua (dutxak daude)...baina erakundeek bizkarra eman diote.

Gogoratu gaitera, Gurutze Gorriak Donostiako Zorroaga auzoan daukan egoitzan Andaluziako Gurutze Gorritik datozen pertsonak bakarrik artatuko dituztela, beste kolektibo handi bat atenditu gabe geldituz.

Anaitze Agirre Larreta 655 71 72 92
anaitze.agirre@sosracismo.eu

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web