Gipuzkoako SOS Arrazakeriak Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzar berria osatuko duten alderdien ordezkariak hartuko ditu bere Urteko Batzarrean

Argitaratua 2016(e)ko Urriaren 20, 21:00

Iturria: SOS Racismo Gipuzkoa

Mano

Elkarteak Legebiltzar eta Gobernu berriari luzatzen dizkien proposamenak eztabaidatuko dituzte.

Datorren urriaren 23an eta Donostiako Aquariumean Gipuzkoako SOS Arrazakeriak Urteko Batzarra egingo du. Bertara hurbilduko dira Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzar berrian izango diren alderdien ordezkariak. SOS Arrazakeriak immigrazio eta arrazakeri loturiko neurri konkretuak proposatuko dizkie alderdie Eusko Jaurlaritza berriaren politika publikoen bidez ezarri ditzaten.

Ordezkariak. Mahai-ingurua goizeko 10:00-11:00 bitarte izango da eta bertan parte hartuko dutela baieztatu dute Rafaela Romero –PSOE- (Gipuzkoako BBOOetan alderdi sozialistaren bozeramalea ); Jon Ganbra -PNV- (Gipuzko Buru Batzarrekoa eta Mutrikuko zinegotzia); Jon Hernández –Ezker Anitza- (Eusko legebiltzarkidea); Nerea Kortajarena –EH Bildu- (Eusko legebiltzarkidea) eta Tinixara Guanchek –Podemos- (Eusko legebiltzarkidea) eta Alderdi Popularra (zehazteke). Mahaia moderatuko du Xabier Aierdi soziologoak.

Egia izanik immigrazio eta atzerritartartasun gaietan erabakiorra dela Europar Batasunetik eta Estatuko Gobernutik datorren arauteria (nahitaez transposiziogai diren zuzentarauak, Atzerritartasun Legea, Betearazpen Araudia, Europar Batasuneko pertsonen eta haien familiartekoen egoitza arautzen duen arauteria, Asilo Legea, eta abar), Eusko Jaurlaritzak bere eskumenen esparruan gai horiei buruzko zeresan eta zeregin guztiz garrantzitsuak ditu.

Eusko Jaurlaritza eta Legebiltzar berriari proposamenak. Eztabaidatuko diren gaien artean izango dira: diskriminazioen aurkako lege integral bat erredaktatzea eta onartzea sustatu dezala; lan eta gizarteratze plan bat eta etxeko langileei berariazko arreta ematea; gizarte-babeseko sistema indartzea; osasun-asistentziarako eskubidea 2012ko erreformaren aurretik zegoenera itzultzea; Eusko Jaurlaritzak Immigrazio Zuzendaritza berrezartzea eta immigrazio teknikarien sarea zabaltzea.

SOS Arrazakeriak uste du Eusko Jaurlaritzak egiteko garrantzitsuak dituela EAEn bizi diren atzerritar pertsonen eguneroko bizimoduari eragiten dieten haibat gaitan: osasuna, hezkuntza, gizarte-politikak, enplegu-politikak, segurtasuna, kultura, bazterkerien, aurreiritzien eta esterotipoen aurkako borroka, gizarteratzea, integrazioa eta abar. Horrez gainera, bere iritzi eta jarduketen bidez eragina izan dezake estatu osoko eta baita Europako politika orokorrean ere.

Alderdiekin egingo den mahai-ingurua medioei irekia da.

Argibideak 655 71 72 92


Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web