GIPUZKOAKO SOS ARRAZAKERIAK GOGORARAZI NAHI DU BIDEAN DAUDEN PERTSONENTZAKO BALIABIDEAK GIZARTE LAGUNTZARAKO DIRELA, EZ ETEKIN EKONOMIKOA LORTZEKO

Argitaratua 2018(e)ko Abuztuaren 29, 09:01

 Igarobidean dauden migranteetzat martxan jarri diren baliabideen kudeaketak ez du bere helburua betetzen eta neurri arbitrarioak eta inprobisatuak hartzen ari dira pertsona hauen arrisku egoera handiagotuz.

SOS Arrazakeriak salatu nahi du erakunde arteko mahaiak martxan jarri eta Gurutze Gorriak kudeatzen dituen Irungo baliabiden kudeaketa enpresariala.

Baina dakigunez, bidaian dauden migranteentzako ezarri diren aterpeak, esklusio eta egoera zaurgarrian daudenentzako asistentziarako zerbitzuak dira, inolaz ere etekin ekonomikoa lortzera bideratuak. 

Gizarteari kudeaketa egokiaren irudia ematen ari zaion bitartean egunerokoak kontrakoa erakusten digu. Hiritarrei igortzen zaie modu egokian artatzen dituztela migranteak eta egunero ikusten ari garena da erabaki arbitrarioak eta migranteen egoera okerragotzen dituzten neurriak aplikatzen ari direla:

Emakumeak eta adin txikikoak kalean utzi (egoera okerragoei aurre egin behar dieten pertsonak dira) modu inprobisatuan eta ordu txikietan; harrera-instalazioetara eta zerbitzuetarako ordutegi eta sarbide murriztuak, zeinak ez diren migranteen egoera prekariora batere egokitzen; dauden baliabide publikoen xahutzea arau zurrunak ezarriz. Adibidez, bost egun baino ezin ditzakete egin migranteek instalazioetan nahiz eta tokia egon bertan.

Gogoratu nahi dugu, bertan denbora gehiago egiten dute pertsona gehienek behartuta egiten dutela, Frantziako poliziak mugan egiten duen kanporaketa sistematikoengatik, berehalakoak, inongo bermerik gabe eta pertsona hauei legeak aitortzen dizkien eskubideak urratuz.
Azkenik, azpimarratu erakunde publikoek Harrera Sarearekin harremana erraztu eta azkartu beharko luketela, Sarea elkarlanerako prest baitago erakundeek egin behar duten harrera duina eta integrala egiteko.

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web