Gipuzkoa Solidarioa-Bizilagunak

Argitaratua 2015(e)ko Abenduaren 1, 13:58

Iturria: SOS Arrazakeria

V.e

Seigarren urtez, Gipuzkoa Solidarioa-Bizilagunak ospatzera gonbidatzen zaituztegu. Kanpotik etorritako lagunek euskal eta gipuzkoar gizarteari egin dioten ekarpena ezagutu eta aitortzeko. SOS Arrazakerian uste baitugu ekarpen hori ospatzeko modukoa dela.

Hori dela eta, datorren larunbatean, abenduak 5,16:45 orduetan, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian elkartuko gara bizikidetzan eta elkarren arteko errespetuan sinesten dugun hainbat lagun. Harresiak ordez zubiak eraiki behar direla sinesten dugunok. Gizarte bat nahi dugulako onartuko duena bertara bizitzera etorri dena edo babes bila dabilena. Ospakizunera ez dira faltako aurtengo Bizilagunak ere.

Urte gordina izaten ari da aurtengo hau, bizitza salbatzeko babes bila dabilen jende askorentzat. Gogorra, Europa Gotorlekua legezko babesa ukatzen ari baitzaie arriskuan diren pertsonei, nazioarteko hitzarmenek agindutakoaren aurka. Lagundu ordez, harresiak eraikitzen ari da, txarrantxak jartzen, eta bizitzak salbatzeko ibilbide ziurrak oztopatzen. Halaz ere, gizarteak ezetz esan du berriro ere, lurralde abegitsua izan nahi dugula, ez dugula parte hartu nahi politika lotsagarri horretan, oinazea eta heriotza eragiten duen horretan.

Horregatik guztiagatik, Gipuzkoa Solidarioa-Bizilagunak antzerki, elkarrizketa eta umorez jantzia izango den jaialdi honetara gonbidatzen zaitu, ospatzera eta ozen aldarrikatzera gure herrialde hau lurralde abegitsu izendatuko dugula eta beharrean den pertsona oro ongietorria izango dela.

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web