Gazteak eskuz esku gizarteratzearen alde

Argitaratua 2015(e)ko Azaroaren 6, 10:50

Ruisenor

SOS Arrazakeria Gipuzkoak, Donostiako Udaletxearen eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, unibertsitateko gazteei eta etorkin jatorrizko nerabe-aurrekoei zuzendutako Ruiseñor-Urretxindorra Mentoretza proiektua jarri du martxan bigarren urtez.

Adingabeen gizarteratzea erraztea da proiektuaren helburu, auto-estimua sendotuz eta trebetasun pertsonalak eta gizarte ondasuna handituz. Joan zen urtean zazpi bikote osatu ziren. Emaitzak oso onak izan zirenez, aurten SOS Arrazakeriak bikoiztu ditu parte-hartzaileen zenbakia eta hamalau mentore-mentoredun bikote hartuko dute parte, Donostia, Errenteria eta Hernaniko ikastetxeekin bat. Era berean, Donostian Deustoko Unibertsitatea eta UPV-EHUko Psikologia Fakultatea dira partaide. Proiektuak bederatzi erakundeen babesa dauka: Real Sociedad Fundazioa, Orona Fundazioa, Kutxa Ekogunea, Aquariuma, Oiasso Museoa, Gipuzkoako Saskibaloi Federazioa, Reta.bet GBC, Kutxa Fundazioa eta Donosti Kultura.

Errealitatean, mentoretzaren bidez, ikasle unibertsitario bakoitzak gaztetxoarekin astean hiru ordu egoteko ardura dauka, jolas uneak, aisia eta denbora librea partekatzeko asmoarekin, kultur, natura eta kirol jardueretan elkarrekin parte hartuz. Hitz batez, aisiaren bitartez pertsonalitatea, empatia eta komunikaziorako trebetasunak indartuko dituen lotura bat sortzea da asmoa. Mentoretzan, bai gaztetxoek bai gazte unibertsitarioek guztientzat onuragarria den erlazio bat elkarbanatzen dute.

Urretxindorra-Ruiseñor proiektua Cataluinan eta Nafarroan ere burutzen ari da. Estatu mailan, SOS Arrazakeria Gipuzkoak koordinatutakoa Estatu mailako bosgarren mentoretza proiektua da eta EAEko lehenengoa.

Proyecto Urretxindorra / Ruiseñor

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web