GAUR ETXERIK GABE

Argitaratua 2019(e)ko Abenduaren 3, 12:05

Sinhogar

 ABENDUAREN 7an, Nazioarteko mobilizazioa

Kaleak ez luke izan behar etxe inorentzat. Berdin dio zein jatorri, arraza, erlijio edo koloretakoa den. Ezta inorentzat ere. Etxerik gabeko pertsonak ez ditugu ikusi ere egiten, hain daude hurbil. Baina ehunka dira gure kaleetan lo egiten dutenak. Asko eta asko gazteak dira, gure seme-alaba nerabeak bezala. Eta ez dute aukerarik bizitzan. Ezta batere. Ez diegu ematen. Ez guk geure aurreiritziez, ez erakundeek beren burokraziaz, ez eurek ere bere buruari, galdua baitute fedea funtzionatzen ez duen sistema honetan. Eta ez… ez dago lekurik aterpetxeetan. Eta dagoenean, oso denboraldi mugaturako izan ohi da. Eta aterpean lo egiten badute, frontoi baten sabaipean-edo, ageriko lekuren batean lo egitea bururatzen bazaie, kalean dabilen norbaiten ikusmira itsusituko luketela-eta, bota egiten dituzte handik. Berriro diogu. Kaleak ez luke izan behar etxe inorentzat.

Eta gosea. Kalean gosea baitabil. Ez dago udal jangelarik egunero gutxieneko hori jatea bermatzen duenik. Eta hotza. Imajina al dezakegu zelako hotza egiten duen egunotan kalean? Kalean, goseak, hotzez, berotzen ahaleginduz. Lapurretan egingo ez dieten edo mantak kenduko ez dizkieten esperantzan.

Hori hemen gertatzen da, gure kaleetan.

Caritasek Euskadiko pobreziaz argitaratu berri dituen datuak, Foessa txostenekoak, izugarriak dira: 334.000 lagun gizartetik baztertuta, eta horietatik 90.000 bazterrik baztertuenean, hots, gizarte kanporatua delako horretan. Horrekin batera, Autonomia Erkidego hau Espainian desberdintasun handienak dituztenen artean dago, hau da, gizartetik baztertutako populazioa gero eta urrunduago dago beste populaziotik. Eta Euskal Herrian, gizartetik baztertutako hamar lagunetik bat baizik ez da etorkina, EBtik kanpokoa.

Gure erakundeek dituzten aurrekontuekin, onar al daiteke ez aurre egitea ehunka lagun horien egoera larri-larriari, kalean bizitzeari? Eusko Jaurlaritza, 11.774 milioi; Foru Aldundia, 915 milioi; Donostiako Udala, 432 milioi. Baliabiderik ez da falta, baina lehentasunak zein dira?

Lehentasunak aldatzea eskatzen dugu, eta behar diren baliabideak erabilgarri jar daitezela. Horretarako, agerraldi batera deitzen diegu hiritarrei, abenduaren 7an, larunbata, 19:00etan, Foru Aldundiaren aurrean. Agerraldi horren ondoren, kanpaldia egingo da, eta hartara bat egingo dugu nazioarteko ekinbidearekin, ekintza horixe bultzatzen baitu mundu osoko hainbat hiritan.

 ZE, NAHI IZANEZ GERO, BADAGO KONPONBIDERIK ETXEGABEZIARENTZAT

Kontzentrazio: abenduaren 7an, larunbata. 19:00tan, Foru Aldundiaren aurrean

 Kanpaldia 20:00etan

Hiritarron Harrera                                Sarea Arrats                                   SOS Arrazakeria

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web