Euskadiko SOS Arrazakeriak salatu du Eusko Jaurlaritzak etxebizitzarako sarbidean diskriminatu egiten duela

Argitaratua 2013(e)ko Maiatzaren 15, 09:54

Iturria: SOS Arrazakeria Euskadi

Etxebide

Bilbo. Urtarrilaren 2an sartu zen indarrean ETXEBIDEn jabego eta alokairuan izena ematea arautzen duen 2012ko Urriaren 15eko erregelamendua. Orain arte, egoera irregularean zeuden atzerritarrek eska zezaketen etxebizitza alokairuan baina aldaketa berriarekin aukera hori galtzen dute.

Ehundaka familia kalean jartzen ari diren neurri bidegabekoei aurre egiteko ekimenak hartu dituzte beste erakunde batzuk. Adibidez atzo Bilboko Udalak Etxetik kanporatuentzako Udal Harreta Zerbitzua abiaraziko duela iragarri du. Eusko Jaurlaritzak aldi, guztiz kontrakoa lortzen duen neurria jarri du martxan.

Egoera irregularrean dauden atzerritarrek gutuna jaso dute erresidentzia txartela aurkezteko eskatuz, bistan denez, ezinezkoa zaiena.

Krisiladi eta eskubide sozialen murrizketa garai honetan egoera irregularean dauden pertsonei osasun sistemaza sarbidea ukatu zaie lehenengo eta orain etxebizitza alokatzeko eskubidea atzera botatzen zaie. Neurri honekin, Eusko Jaurlaritzak bereziki ahula den kolektibo bati, Euskadin bizi eta lan egiten dugun guztiok izan beharko genukeen duintasun eta eskubideekin bizitzeko oztopoak jartzen dizkio. Etxebizitza ruin bat izateko eskubidea herritar guztion eskubidea da eta ezin da baldintzatua egon jatorria edo egoera administratiboaren arabera.

Ez da beste murrizketa bat. Euskadin bizi diren pertsona guztientzako estatuto berdina mantentzeko printzipioarekin haustura da.

EUSKADIKO SOS ARRAZAKERIAK uste du etorkinen eskubideen errekonozimenduan atzera pausoa dela, Etxebizitzarekin kolektibo honek bereziki duen arazoa larriagotzen duela eta Eusko Jaurlaritzak hitzartu duen integrazio politikaren aurka doala.

Honengatik galde egiten dio Eusko Jaurlaritzari aurreko gobernuaren Agindua mantenduko duen ala ez adierazteko.

2013ko maiatzak 14

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web