Europako Batasuna arduradun da Mediterraneoko naufragioez

Argitaratua 2015(e)ko Apirilaren 19, 20:17

Iturria: Gipuzkoako SOS Arrazakeria

Muertesmediweb

700 pertsona itota apirilaren 18ko larunbatean; beste 400 joan den igandean, hilak 12 zuela. 1.100 biktima gehiago, aurtengo lehen hiruileko 950i gehitu beharrekoak. 2013an 3.500 hildako edo desagerturi gehitu beharrekoak…
Noiz arte gizakien heriotza jario hau, EBren migrazio politiken eta mugen itxieren aldarean sakrifikatutakoak? Drama horiek denak gertatzen dira Europako Batasunak bere lurraldean sarrera ukatzen dielako asilo eta babes bila datozen pertsonei, Siria, Eritrea, Libia, Sudan eta hainbat lekutako gatazketatik ihesi dabiltzanei… eta horrek hutsaren urrengo bihurtzen du asilo eskubidea deiturikoa. Eta gertatzen dira, baita, legezko bide guztiak ixten zaizkielako bizitza hobe baten bila iritsi nahi duten pertsonei.

Europako Batasuna tematuta dago harresiak eta txarrantxak jasotzen, itsasontzi militarrak hedatzen, lan horietan ehun milioi eurotik gora inbertituta, etorkin eta errefuxiatuentzako gaindiezinezko horma bat altxa nahian asmo ustelarekin. Aspaldi ikusi dugu emaitza: hamarnaka milaka hildako. Hementxe, gure atarian. Turistez betetako hondartza horien ertzetan.

Eta bere ardurei ihes egin nahian, Europako Batasunak mafia eta trafikatzaile eskrupulu gabeei leporatzen die gertatzen ari denaz errua. Baina zeinek utzi du gauzak horrela gerta daitezen? Politika komunitarioek, ez dutelako beste biderik uzten bertara iristeko.

Europar herritarrok ezin dugu sor eta gor geratu. Agintariei eskatzen diegu berehala jar ditzatela beharrezko baliabide guztiak naufragio arriskuan diren pertsonak erreskatatzeko. Gogora dezagun Italiak arlo honetan egindako lana kritikatu egin zuela EBk eta beste alternatiba bat inposatu, Triton izeneko mugen zaintzarako operazioa, Frontexek koordinatua, baliabide urriekin eta Europako itsasertzetara mugatua, itsaso zabalean naufragatzen zuten gizajoak babesgabe utzita. Jokaera horrek badu izenik: politika kriminala. Europako Batasunak badu aski baliabiderik egoerari aurre egiteko. Eta orain egin behar du. Oraintxe. Bestela, Mediterraneoa planetako hobi komun handiena izan dadin laguntzen jarraituko du.

Erabateko aldaketa eskatzen dugu jatorriko herrialdeetan EBean sartzeko bisak ematerakoan. Dublin III araua bertan behera uztea eskatzen dugu, ez delako batere solidarioa eta asilo eskubidearen izpirituaren aurkakoa.

Finean, mugen itxiera politiken errotiko aldaketa eskatzen dugu, eta Mediterraneoa izan dadila zirkulazio askerako eremu, ez soilik merkantzientzako baina baita pertsonentzako ere. Hau, ezinbestean, iritsiko da. Baina bitarte horretan sortuko diren biktimak, aldaketa eragozten duten politikarien ardurapeko izango dira.

Eta hala izan dadila eskatzeko, gaur astelehena, hilak 20, Donostiako Gipuzkoa Plazan elkarretaratzea egingo dugu 19:00etan.


Sos

        Bizilagunak Poster Aldatuta

 Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web