Europa ireki baten alde

Argitaratua 2014(e)ko Maiatzaren 20, 10:09

Zirkulatu-hauteskundeak-2014-01concertina

Mugen itxierak heriotzak eragiten ditu

Gogora ezazu

Huteskundeotan, hau ere bozkatuko da

Herritar estimatuak:

Bere baitara itxitako Europa honetan debekatuta dago zirkulazio askea. Gutxi batzurentzako ez dago mugarik. Gehienentzat, ate-leihoak itxen dira eta giltzarrapo-kateak gehitzen. Bandera urdineko izarrek larrua urratzen dute.

Europako Batasuneko buruzagiek, finantza botereen interesei men eginez, aspaldi lorturiko eskubideak murriztera jo dute, bizitza hobe baten nahia trabatzen. Pertsonak ongizatetik uxatzen dute eta ongizatea pertsonengandik, tartean burdin sare, harresi eta labanadun hesiak jarrita. Gehienak alde txarrean geratzen gara.

Horrek denak bereizkeria elikatzen du, beldurra, intolerantzia, ukabilkadak. Eta horrela gizentzen dira arrazakeria, xenofobia. Austeritate eta pobretze politika horiek amorrua areagotzen dute eta muturreko fanatismoak auspotzen.

Demokraziak, dagoeneko mengel, zartako gehiago jasotzen ditu eskuineko alderdi liberal eta kontsrrbadoreengandik. Gorrotoaren neopopulistekin boto lehian dabiltza. Jarrera diskriminatzaileenak sustatzen dituzte, arauetan eta itxuretan. Apartheid eta elkartasun ezazko proposamenak bere eegiten dituzte.

Ireki bitez ate-leihoak! Gauza dadila gorroto eta bereizkeriarik gabeko Europa! Ibil gaitezen aske ibiltzeko eskubidearen alde! (Testua PDFn)

Gogora ezazu

Huteskundeotan, hau ere bozkatuko da

        Bizilagunak21

  Trabajadoras

Zurrumurru Ez Logotipo Fondotransparente 08 1

Valla

Fotografía Amnistía Internacional

Banner Docu Sos Eusk

Colabora

Colabora económicamente con SOS Racismo de la forma que tú prefieras:

Socios Eu

Mugak aldizkaria

01recortada

2012 Urteko Txostena

Inf An Sos12 Web